Teknologia albisteak

"Plutonera bidaia", NASAren #NewHorizon misioa laburbiltzen duen bideoa

Erabiltzailearen aurpegia
TED-Ed
2018-05-24 : 09:22

NASAren New Horizon Zunda da orain arte gizakiak urrutien bidali duen zunda. Plutoneraino iritsi zen eta baita gainditu ere. 5 minutuko bideo honetan ondo laburbiltzen da zer izan zen misioa eta bere lorpen handienak. Kuiper gerrikoko objektu astronomikorik handiena da Pluton. Eguzkia zuzenean orbitatzen behatu diren gorputz handienetan hamargarrena, garai batean planeta bezala katalogatua baina gaur egun planeta nanoen artean sailkatua. Kuiper gerrikoko beste objektuak bezala, Pluton arrokaz eta izotzez osatua da nagusiki. Plutonek bost satelite ditu: Nix, Hidra, Karonte, Zerbero eta Estigia. Bideo honetan azaltzen dute hori guztiori; ingelesez dago, baina azpitituluak ditu.

Erantzun

Sartu