Teknologia albisteak
5

Botilako eta txorroteko ura ezberdintzen dituzu?

Erabiltzailearen aurpegia
2018-09-08 : 15:55

L. lankidea postureoan zebilen aspaldian, botilako eta txorroteko ura desberdintzeko gai zela esanez. Duela hilabete batzuk erronka bota nion eta azkenean esperimentu "zientifiko" bihurtu dugu gaia. Hipotesia da gaur egun ez dagoela botilako eta txorroteko uraren zaporea desberdintzerik, ausazko sujeto batek ez duela alderik nabaritzen. Aurrez garbitutako 3 botilatan bi ur mineral (mineralizazio maila baxukoak) eta Eibarko txorroteko ura jarri, eta sujetuari frogarako eskaini zaizkio. Sujetuak erantzun behar du esanez txorroteko ura zein botilatan dagoen. Aztertutako taldea, 23 eta 58 urte arteko 10 gizonezko eta 3 emakumezko. Eta emaitzak? Segi irakurtzen... 

Publizitatea

21

Ama neandertala eta aita denisovarra zituen neska bat identifikatu dute

Erabiltzailearen aurpegia
2018-08-23 : 13:10

2012an Denisova haitzuloan (Altai mendiak, Errusia) topatutako fosil baten azterketa genetikoak erakutsi du banako hark bi hominido talde desberdinetako gurasoak zituela: ama neandertala zuen, eta aita, berriz, denisovarra. Svante Pääbo Max Planck Institutuko ikertzailearen taldeak egin du ikerketa, eta Nature aldizkarian argitaratu dute.

7

Hegazti harrapakari batzuek nahita hedatzen dituzte suteak

Erabiltzailearen aurpegia
2018-08-24 : 14:25

Bagenekien hegazti batzuk suteez baliatzen direla harrapakinak eskuratzeko, baina oraingo honetan ikusi da era aktiboan hartzen dutela parte miruek eta belatzek. Australiako Ipar sabanetan bizi diren hiru hegaztitan ikusi da portaera. Mokoan edo hanketan eramaten dituzte sutan dauden adaxkak, oraindik sutea iritsi ez den zonaldeetara. Batzuetan banaka jokatzen dute, baina batzuetan elkarlanean. Ez dute beti bere helburua lortzen, baina oso maiz, salbu zeuden tokietara eramaten dute sutea.

1

Aztarna paleolitikoak Sketchfab 3D biltegi digitalean

Sustatu
2018-07-26 : 11:33

3D modelo digitalen biltegia da Sketchfab. Era guztietako proiektuak ikusten dira bertan: arkitekturako elementuak, diseinu industrialak, kultura popularreko pertsonaiak, artelanak... Baina baita ere zientzialariek kargatutakoak, eta horien artean: antzinako gizakien artelan eta tresnen aztarnak bereziki ikusgarri geratzen dira. Besteak beste, Joseba Rios Garaizar adituak Euskal Herrian aurkitutakoak.

Euskaldun bat Artikoan, kontaktizun zientifiko zirraragarria

Sustatu
2018-07-12 : 10:43

@artikoan Twitter kontutik, "Euskaldun bat Artikoan", txiolari bat egiten ari den ikerketa-egonaldia ari da kontatzen. Emakumezko geologo euskaldun gisa identifikatzen da sarean, baina nor den galdetu diogu: Naima El Bani Altuna da, eta Tromsø-ko Unibertsitatean ari da tesia egiten.

Elhuyarrek gaztetxoentzako ‘Bizilabe’ ikerketa-zentroen sarearen proiektua aurkeztu du, Gipuzkoako gazteen artean zientzia- eta teknologia-ikasketak sustatzeko

2018-06-30 : 10:17

Elhuyarrek, erabat kontziente izanik nolako eragina izan dezakeen neska-mutilek zientzia- eta teknologia-gaietan modu autonomoan ikertzeak eta aritzeak haien gaitasunetan, haien etorkizuneko aukeretan eta bizi diren eskualdearen etorkizuneko lehiakortasunean, lanean dihardu 2014tik Bizilabe gazteentzako ikerketa-zentroen sarea martxan jartzeko. Lan horretan, GFAren ‘Etorkizuna eraikiz’ programaren laguntza izan du, Gipuzkoan Bizilabe sarea osatzen hasteko lehen urrats gisa.

Gure planetan sekula neurtu den tenperaturarik hotzena neurtu dute Antartikan: -98ºC

Sustatu
2018-06-29 : 10:15

Gure planetan orain arte neurtutako tenperaturarik hotzena -93ºC-koa zen. Coloradoko Unibertsitateko ikerlari talde batek satelite bidez egindako azken neurketek, ordea, beste 5 gradutan jaitsi dute munduko errekor hori. 2004-2016 bitartean egindako neurketen arabera, Antartikako 100 puntu ingurutan tenperatura ia-ia -100ºC-ra jaitsi zen; -98ºC, hain zuzen ere. Antartikako erdi-ekialdean dagoen mendilerro garai batean jaso dituzte tenperatura horiek, mendilerro horietan dauden sakonune edo arantxo txiki batzuetan, 3.800 metrotik gorako garaieran. Dena dela, satelite bidez jasotako datuetan oinarritutako estimazioak dira, ez zuzenean lurrazalean neurtutakoak.

Fermiren paradoxarentzako azalpen berri bat: bakarrik gaude eta kito

Sustatu
2018-06-25 : 10:12

Zenbat zibilizazio estralurtar daude galaxietan? Galdera horri paradoxa bat proposatuz erantzun zion Enrico Fermi fisikariak 20. mendean: "Non dago jende guztia?". Galaxiak zibilizazioz beteak badaude, zergatik ez dago haien arrastorik aurkitzerik? Horixe da Fermiren paradoxa, eta erantzun batekin azaldu berri dira hiru zientzialari: bakarrik gaude, eta hori da kontua.

Teknopolis-en “Plastikoak txipiroi erara" erreportajea, irabazle Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako IV. sarietan

2018-06-09 : 09:40

Elhuyarrek ekoitzitako Teknopolis saioak telebistaren kategoriako saria jaso du Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako laugarren edizioan, “Plastikoak txipiroi erara” erreportajeagatik.

 

Euskal esperientziak zientzia zabalkuntzan, jardunaldia

Sustatu
2018-06-06 : 14:28

Euskal Esperientziak Zientzia Zabalkuntzan (EEZZ18) jardunaldiak izango dira datorren astean Donostian, ekainaren 14 eta 15ean, Donostia International Physics Centerrek antolatuta. Sustatu ere programan izango da, Luistxo Fernandezen ekarpen batekin.

Volcán de Fuego (Chi'gag) sumendian isuri piroklastikoak eta laharrak izan dira

Sustatu
2018-06-05 : 20:34

Joan den asteburutik Guatemalako Volcán de Fuego sumendia (Kachikel hizkuntzan, Chi'gag) izaten ari den erupzioan hodei piroklastikoak gertatzen ari dira, eta horren ondorioz baita ere lokatza beroko abalantxa erraldoiak, lahar direlakoak. Fenomeno horiek estali dituzten herri eta komunitateetan hildakoak ugari izan daitezke, oraingoz ofizialki zenbatu dituzten 60-70 lagunak baino gehiago, tamalez.

30

Ez dago alkohol kontsumo osasungarririk

Erabiltzailearen aurpegia
2018-06-05 : 13:21

Ba al dago osasungarria den alkohol kontsumorik? Ez. Besterik gabe, ez. Ez dago gomendagarria edo osasungarria den alkohol kontsumorik. Gehiegizko alkohol kontsumoa hainbat minbizi mota eta arazo kardiobaskularrak izateko arriskuarekin lotua dagoela gauza jakina da, baina, neurrizko alkohol kontsumoak ere hainbat gaixotasun pairatzeko probabilitatea handitzen du.. Azken kalkuluen arabera, astean 6 baso ardo edanez gero, alkoholarekin lotutako gaixotasunen batez hiltzeko probabilitatea %1ekoa da.

21

Erabilera bakarreko plastikozko produktuak debekatuko ditu Bruselak

Erabiltzailearen aurpegia
2018-06-03 : 07:47

Plastikozko platerak, edalontziak, mahai-tresnak, kotoi-zotzak, lastotxoak, eta bestelako erabilera bakarreko produktuak debekatuko ditu 2025etik aurrera, Europar Batzordeak astelehenean onartutako zuzentarauak agintzen duenez. Plastikoak itsasoko zaborraren %85 osatzen du, Europar Batzordearen datuen arabera. Gainera, plastikoaren iraungitze naturalaren datak ikaratzekoak dira, lehengo eguneko artikulu honek erakusten duen bezala.

Plastiko hondakinak jaten ditugu egunero

Nerea Segura / EATGIRL vs ITGIRL
2018-05-30 : 11:48

Karbohidrato, gantz, proteinak eta plastikoak jaten ditugu, egunero. Plastikoaren aroan bizi gara. Material xaflakorra da eta pisu arinekoa; gainera, kostu baxua du. Abantailak jakinak izan dira teknologiaren iraultzan. Arazoa non dago? Arduragabeko erabileran. Elikadurari dagokionez, gehiegi erabiltzen da: erosteko poltsak, produktuen bilgarriak eta etiketak, ur-botilak, tapoiak, lastotxoak, film plastikoa… adibide gutxi batzuk dira. Jaten dugun plater bakoitzeko 100 partikula plastiko jaten ditugu eta 18 partikula ur litro bakoitzeko. Erronka bikoitza proposatuko dizuet: 1) erosketak egitean eraman potoak edo oihalezko poltsak pisura erosteko; 2) hondartzara edo mendira zoazenero, jaso bizpahiru plastiko-hondar eta bota itzazu edukiontzi egokira. Eman zaplastekoa plastikoari! #plastplastikoari.

Gipuzkoako Geoparkeko flyschean aurkitu den aztarna fosil ikusgarri baten erreplika zehatza egin da

2018-05-28 : 12:17

Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeak hamar bat aztarna-fosil edo iknofosil ditu identifikatuta flyscheko labarretan, konkretuki, Deba-Zumaia arteko itsasertzeko Biotopo Babestuan. Balio zientifiko aparta duten aleak dira, eta etengabeko jarraipena egiten zaie higadura naturalaren ondorioz jasan ditzaketen kalteak garaiz detektatu ahal izateko. Zaintza honi esker, duela hilabete batzuk deskubritu zen ale hauetako bat erortzeko eta galtzeko arriskuan dagoela. Hau ikusirik, Geoparkeko lantalde zientifikoak, Biotopo Babestuko kudeatzaile den Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Scolicia motako iknofosilaren erreplika zehatza eskuratzeko proiektu berritzailea jarri zuen martxan.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››