Teknologia albisteak

Pedro Miguel Etxenikeren hitzaldia euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
BILBO ZAHARRA FORUM - BILBO ZAHARRA FORUM
2006-02-20 : 09:02

Pedro Miguel Etxenikek hitzaldia emango du

Bilbon "Bilbo Zaharra Forum"ek antolatuta. Euskaraz mintzatuko da fisikari euskalduna otsailaren 23an, osteguna, arratsaldeko 19:30etan. Hitzaldia Euskaltzaindiaren egoitzan izango da, Bilboko Plaza Barrian.

Hainbat hitzaldi antolatzen ditu Bilbo Zaharra Forum-ek urtero. Azkenaldian, euskal kulturaren ajeen inguruan aritu dira hitzaldiotan, eta makina bat aditu pasa da gai hori jorratu asmoz Bilbo Zaharra Forum-eko elkargunetik.

"Euskal literaturaren ajeak eta literatura" gaitzat jarrita, idazle andanaren hitzak entzun ahal izan dira azken hilabeteetan. Partaide izan dira, besteak beste, Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano, Mariasun Landa, Unai Elorriaga, Joan Mari Irigoien, Anjel Lertxundi eta kalibre handiko beste hamaika euskal idazle.

Oraingoan, zientziari egingo zaio lekua Forum-en. Ulertzea jakitea baino haratagoko zerbait da esaldiari jarraiki, Etxenike, zientzia herriari hurbiltzen saiatuko da.

Horretarako, hitzaldira agertzeko gonbidapena luzatzen du Bilbo Zaharra Forumek. Hala ere, eta bertara joatea ezinezko zaionarentzat, parte hartzeko beste bide bat ere eskaitzen dute: nahi duenak Bilbozah@sarenet.es helbidera bidal ditzake hizlariari egin nahi dizkion galderak edo azaldu nahi dizkion kezkak. Moderatzailea arduratuko da jasotako eskaera guztiak hizlariari berari helarazteaz.

Sarean ere eskegiko dute hitzaldia www.bilbozaharra.com helbidean. Helbide berean aurkituko dituzue orain arteko hitzaldiak eta "euskal kulturaren ajeak eta literatura"ren inguruko foroa ere.

Zita dugu beraz,

NOIZ: otsailaren 23an

ORDUA: 19:30etan

NON: Euskaltzaindiaren egoitzan (Bilboko Plaza Barrian)

Erantzun

Sartu