EuskalNatura.net webguneak urtebete egin du gaur, urtarrilak 23. 2006ko urrian lantzen hasi eta duela urtebete eman zuten jakitera komunikabideetan EHUn Biologia ikasketak egiten diharduten 6 gaztek. Egun, biologia eta geologia ikasketak egiten ari diren 20 eta 22 urte bitarteko 12 lagun ari dira webgunea berritu eta osatzen.
Pablo Fernandez Gallardo matematikariaren hitzaldi interesgarri batean izan nintzen atzo Bilbon, Bidebarrieta kaleko liburutegian. Hitzaldi sorta izan da, Matematika eguneroko bizitzan, eta atzokoa zen azkena: Googleren sekretua. Neurri batean, sekretu matematikoa da hori, atzo Fernandez Gallardok azaldu zigunez.
EuskalNatura.net webgunean zientzia eta naturaren inguruko albisteak e-posta bidez jasotzeko aukera martxan jarri berri dute. Erabiltzaileek astelehen goizetan jaso ahal izango dituzte aurreko asteko albiste garrantzitsuenak. Albisteok Euskal Herri zein nazioarte mailakoak izango dira eta natura eta zientziaren munduko aurkikuntza interesgarri eta gertaera garrantzitsuenak bilduko dituzte.
Elhuyar Fundazioak Zientziaren Komunikazioaren sailean "zientzia prentsan" ikerketa lana egiteko pertsona bat bilatzen du. Lanaren helburua zientzia eta teknologia gaiek komunikabide idatzietan jasotzen duten tratamendu a aztertzea da.
Benoit Mandelbrot geometria fraktalen aitak, hitzaldia emango du azaroaren 16an, Donostiako Arkitektura Eskolan, goizeko 11etatik aurrera.
Dibulgazio-artikuluen hiru sari nagusiak eta gazteentzako sari berezia ez ezik, dibulgazio-liburu bat idazteko beka ere emango dute antolatzaileek, bosgarren aldiz
Eusko Ikaskuntzak Jakiunde sortu du, "maila goreneko erakunde aholkularia", eusko inteligentziaren Olinpo moduko bat. Zorterik onena opa diot, baina irudipena dut ez ote den beste erakunde bat, bat gehiago, XIX. mendeko eredura sortua, pentsaturik herri bateko eliteak bakarrik atera dezakeela aurrera herri hori. (Joxe Aranzabalen artikulua Faroan, CC lizentziari esker hona ekarria)
2007ko Zientzia Astearen edizioan Wikipedia Euskaraz Blai deitutako lehiaketa ospatuko da. Lehiaketaren helburua Zientzia eta Teknologiako eremuan Wikipediari euskeraz ekarpenak bultzatzea izango da. Ekarpen horien artean hoberenak sarituko dira aurtengo Zienzia Astean. Eta nolako sariak!
British Libraryk eta AEBetako Office of Scientific and Technical Information delakoak worldwidescience.org nazioarteko ikerkuntzari buruzko zientzia atari berria eta globala izan nahi duenaren prototipoa sortu dute. Ikerketari buruz ohizko bilatzaileen bidez nekez eskura zitezkeen informazioak aurkitzen laguntzeko jaio da.
Euskal Autonomia Erkidegoko egunkarietan argitaratzen diren artikuluen % 1,75a dira zientzia eta teknologiaren ingurukoak. Elhuyar Fundazioak 2006ko abendutik 2007ko apirila bitartean, Berria, Deia, Diario de Noticias de Alava, El Correo, El Diario Vasco, El País, Gara eta Noticias de Gipuzkoa egunkariek argitaratu dituzten artikuluen azterketa egin du, laugarren urtez.
Jokin del Amo ikertzaileak irabazi du Basque Research web gunearen V. Tesi Saria. Irabazlea Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailea da. Bigarren saria eta aipamen berezia ere unibertsitate bereko beste bi ikertzailek jaso dituzte. Guztira, 33 lan aurkeztu dira aurtengo sariketara
Dibulgazio-artikuluen hiru sari nagusiak eta gazteentzako sari berezia ez ezik, dibulgazio-liburu bat idazteko beka ere emango dute, bosgarren aldiz
Elhuyar Fundazioaren Basque Research web guneak V. Tesi Saria jarriko du abian maiatzaren 1ean. 2006ko zientzia eta teknologiako doktore-tesien laburpenak aurkeztu ahal dira sariketara.
Donostian zabaldu den kultura garaikidearen erakusleku izango den zentroaren izenaz jardun zuten, sutsu, duela egun batzuk sustatuzaleak.
Joan zen astean argitaratu zen agindua eta dagoeneko www.ikerbasque.net dominioan, sarean dago Ikerbasque Fundazioa - Zientziarako Euskal Fundazioa. Ingelesez dago soilik eta senior ikertzaileentzat 30 kontratu eskaintzen dituzte.