Abian dira zientzia-dibulgazioko XIII. CAF-Elhuyar sariak
2006-05-23 08:05
Urtero legez, CAF enpresak eta Elhuyar Fundazioak CAF-Elhuyar sariak jarri dituzte abian. Aurtengo ekitaldian hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezia egongo dira jokoan; eta guztiara 2.100 banatuko dira saritan.
Lanak 2005eko abenduaren 1a baino lehen bidali beharko dira Elhuyar Fundazioaren egoitzara. Lan guztiak euskararen eta zientziaren alorrean duen epaimahairi bidaliko zaizkio eta epaimahaiak erabakiko du XIII. CAF-Elhuyar sarietako irabazleak zeintzuk diren. Sariak 2007ko martxoan ebatziko dira.
Sariketa honetarako oinarriak www.elhuyar.org eta www.zientzia.net web guneetan daude jada ikusgai. Web gune horietan aurreko edizioetako lan irabazleak ere ikus daitezke.
CAF-ELHUYAR sariak direla eta
Beasaingo CAF enpresak babesturik, zientziaren dibulgazioa sustatzeko sariak sortu zituen Elhuyarrek duela hamaika urte. Erronka hari tinko eutsiz, 1994az geroztik urtero antolatzen dira zientzia-dibulgazioko CAF-Elhuyar sariak. Ehunka zientzialarik eta idazlek beren lanak argitaratzeko aukera aparta dira sariok, lortu duten oihartzunak erakusten duenez.
Erantzunak kargatzen...