Basque Research web gunearen IV. Tesien Saria
2006-04-29 09:04
Elhuyar Fundazioaren Basque Research web guneak IV. Tesien Saria jarriko du abian maiatzaren 1ean, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitatearen babesari esker. Horrenbestez, doktoretza amaitu berri duten ikertzaileen lanak saritu nahi ditu Basque Research web guneak.
Bi sari banatuko dira: Sari Nagusia eta Bigarren Saria. Bost lagun arituko dira epaimahaian.Zientzia- edo teknologia-ikasketak dituzte guztiek, eta dibulgazioan adituak dira. Sari Nagusiaren irabazleak ordenagailu eramangarri bat jasoko du, Sistek Informática y Microsistemas informatika-etxearen laguntzari esker. Bigarren Sarian, berriz, tesiaren egileak Euskal Autonomi Erkidegoko landetxe batean bi lagunentzako asteburua irabaziko du, NEKATUR elkarteari esker. Aurkezten diren lan guztiak ekainaren 1etik aurrera egongo dira ikusgai www.basqueresearch.com web gunean, eta ekainaren 15ean jakinaraziko dira irabazleen izenak.
Oinarriak www.basqueresearch.com web gunean daude ikusgai.
Erantzunak kargatzen...