Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak Euskadiko egoera soziopolitikoari buruzko ikerketa saria deitu du, 1996tik aurrera urtero egin duen bezala. Sariaren helburua kalitatea, zuzentasun tekniko-zientifikoa, planteamenduen nahiz metodologiaren originaltasuna eta beren ikerketa alorretan berrikuntza dakarten ikerketak bultzatzea da. Lanak aurkeztu ahal izango dituzte 35 urtetik beherako goi-mailako tituludunek, banaka edo taldeka.
Aurkeztuko diren ikerketa lanek argitaratugabeak izan beharko dute eta aurreko bi urteetan eginak.
Lanak aurkezteko epea irailaren 18ra artekoa izango da. Irabazleak 7500 euro jasoko ditu eta epaimahaiak akzesita ematea erabakitzen badu, haren egileak 1800 euro jasoko ditu. Gainera, bai lan saritua bai akzesita jasotako lana ere Lehendakaritzak argitaratuko ditu.
Iazko saria Igor Ahedo Gurrutxagak jaso zuen Identidad y nacionalismo vasco en Iparralde (1789-2005) lanagatik eta akzesita Sara González Ceballosentzat izan zen La política de escalas en Bilbao. La construcción socio-política de un área metropolitana lanagatik. Aurreko urteetako lan sarituek enpleguaren gizarte egitura, emakumeen kontrako tratu txarrak, jubilazio prozesu berriak, giza egintza eta aldaketa soziala, laguntza sozialen jasotzaileak edo euskal eskola bezalako gai desberdinak jorratu dituzte.
Informazio gehiago nahi duenak www.euskadi.net/estudios_sociologicos webgunera jo dezake, edo 945 018063 telefonora deitu.
Erantzun
Sartu