Prioiei buruzko lanak irabazi du Elhuyar Fundazioaren IV. Tesien Saria
2006-06-22 11:06
ü Sarituta lana Zuberoa Marcosek egin du Nafarroako Unibertsitatean. Bigarren saria unibertsitate bereko Iker Zuriguel fisikariarentzat izan da kolapsoei buruzko tesiarengatik
Bigarren saria "¿Por qué agitamos el salero para echar sal?" (Zergatik astintzen dugu gatzontzia gatza botatzean?) lanarentzat izan da. Iker Zuriguel Ballaz da egilea, Nafarroako Unibertsitateko doktorea hau ere. Eguneroko bizitzan maiz gertatzen den arazo bat izan du aztergai fisikari honek: kolapsoa. Izan ere, pilaketak oso ohikoak dira errepidean, sanferminetako entzierroetan, gatzontzian... Siloei buruzkoa da Zuriguelen tesia, eta siloen irteeran kolapsoa zerk eragiten duen argitzea zuen xede. Tesiaren arabera nahikoa da irteerako zuloa alearen diametroa baino bost aldiz handiagoa izatea inoiz kolapsorik ez izateko. Bi lagunentzako landetxe batean asteburu bateko egonaldia (Nekatur-ek oparitua) irabazi du Zuriguelek lan horri esker.
2005ean irakurritako 23 tesiren laburpenak jaso dira aurtengo sariketan. Horietatik, hamaika Euskal Herriko Unibertsitatetik etorri zaizkigu; lau, Nafarroako Unibertsitate Publikotik; zazpi, Nafarroako Unibertsitatetik, eta bat, ESTIAko Unibertsitatetik. Euskaraz, ingelesez, gaztelaniaz eta frantsesez bidal zitezkeen lanak. Tesigile batzuek hizkuntza bat baino gehiago erabili dute.
Saritutako lanak eta parte hartu duten gainerako egileenak www.basqueresearch.com web guneko TESIEN SARIA atalean daude ikusgai.
Sariketa honetako babesleak Euskal Herriko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea izan dira.
Erantzunak kargatzen...