Sari-banaketa Elhuyar Fundazioaren egoitza nagusian izan zen. Dibulgazio-artikuluei dagozkien hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezia emateaz gain, dibulgazio-liburu bat idazteko proiektu onena ere saritu zen.
- Lehenengo saria: "Burdinbideen iraultza" lanarentzat izan zen. Egilea Hibai Unzueta García izan da. Saria: Imanol Andonegiren eskultura eta 1.000 .
- Bigarren saria: "Zaharrak-berri" lanarentzat izan zen eta egilea Estibaliz Arbelaitz Ubegun izan zen. Saria: Imanol Andonegiren eskultura eta 500 .
- Hirugarren saria: "Arrainak, geneak eta txipak: kutsaduraren aurrean espresatzeko askatasuna" izenburupean aurkeztutako lanarentzat izan zen. Egileak Eider Bilbao Castellanos eta Ibon Cancio Uriarte izan ziren. Saria, Andonegiren eskultura eta 300 .
- Gazteentzako sari berezia: "Maite haugu, zorion" artikuluarentzat izan zen. Egilea Igor Aristegi Urkia izan zen. Saria: Imanol Andonegiren eskultura eta 300 izan dira.
- Dibulgazio-liburua idazteko 4.500 -ko beka Begoña Arrate Larrañaga biologoak irabazi zuen "Biziaren sarea ehuntzen" izenburua daraman proiektuarengatik.
Artikulu irabazleak apirileko Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian eta www.zientzia.net web gunean irakurri ahal izango dira.