Google Mars kaleratu du Googlek, munduko mapen Google Local / Maps aplikazioa bezala, baina beste planeta bateko iruditeria harrigarriarekin, bilaketarekin, eta bertako bailara, krater eta abarren kokapenarekin. Galdakao ere aurkitu dugu, bai horixe!
Toki bilaketa ere badauka, baina emaitza orri jakin batera edo Marteko puntu zehatz batera nola lotu zuzenean ez dugu asmatu.
Hala ere, probatu bilaketa, zoaz "gunera" eta bilatu Galdakao, guk dakigula, euskal izena duen bertako leku bakarra. (ikus albiste zaharra Sustatun).
Galdakaok Marten eta aplikazio honetan duen itxuraren irudi bat kargatu dugu, gainera.
Gora Galdakao eta galdakaoztarrak, kauen zotz!!