Teknologia albisteak
1

Bilduren logoa eta Moebiusen banda

Sustatu
2011-04-08 : 12:04

Bildu hauteskunde-plataforma berriak bere logoa egin du publiko. Berdea da, eta bi gauza ekarri dizkigu gogora. Interneteko @ edo a bilduaren kiribildua, batetik; eta bestetik, Moebiusen banda.

Publizitatea

Urtarrilaren 31n amaituko da zientzia eta teknologiari buruzko CAF-Elhuyar 2010 sarietara lanak aurkezteko epea

Elhuyar Fundazioa
2011-01-02 : 12:01

Hiru kategoriatan aurkeztu daitezke lanak: dibulgazio artikulu originalak, gazteei zuzendutako narrazio-zientifikoak eta zientzia-kazetaritzako lanak

Martxan da Elhuyar Fundazioaren Teknoskopioa proiektu-lehiaketa

Elhuyar Fundazioa
2010-11-16 : 16:11

Urtero legez, Elhuyar Fundazioak Teknoskopioa lehiaketa abiarazi du, Zientziaren Astean hain justu ere. Gazteei zuzendutako lehiaketa hau guztiz berrituta datorkigu aurten: ideia-lehiaketa zen lehen; orain, berriz, proiektu-lehiaketa. Lehiaketa irabazten dutenek ordenagailu ultraeramangarri bat eta astebeteko egonaldia Tecnalia korporazioko zentro teknologiko batean jasoko dute saritzat.

CAF-Elhuyar sariak 2010

Elhuyar Fundazioa
2010-10-10 : 11:10

Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzeko helburuarekin, honako hiru kategorietan egongo dira sariak:

  1. dibulgazio-artikulu originalak
  2. gazteei zuzendutako zientzia-narrazioa
  3. zientzia-kazetaritzaren arloko lanak

Zientzia eta Teknologiaren IX. Zernola Olinpiada

Elhuyar Fundazioa
2010-10-02 : 13:10

Elhuyar Fundazioa Euskal Herriko DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat antolatzen du lehiaketa hau, eta 2010eko urria eta 2011ko apirila bitartean egingo da. Hilabete horietan, zientzia eta teknologiaren inguruko bost proba gainditu beharko dituzte parte-hartzaileek, eta gela bakoitzak sortuko duen blog batean zintzilikatu beharko dituzte proben ebazpenak. Izena emateko epea zabalik dago Zernolaren webgunean bertan.

1

New Age estiloko pseudoterapia, Euskadi Innovaren ikastaro batean

Sustatu
2010-09-22 : 12:09

Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk bultzaturiko Euskadi Innova ekimenak New Age estiloko terapia batean oinarritutako ikastaro pseudozientifiko bat antolatu du. Urrian izango da Miramongo Parke Teknologikoan, eta 75 euro da izena ematea. Erakunde-Konstelazioak da dena delako kontu hau.

2

Norteko Ferrokarrilla irratsaioaren XV. denboraldia gaur hasiko da Euskadi Irratian

Elhuyar Fundazioa
2010-09-14 : 13:09

Elhuyar Fundazioak ekoitzita, zientzia eta teknologiari buruzko saio hau asteartero emango da, 21:00etan. Lehen saioan jorratuko den gaia plazebo-efektua izango da

Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa, orain, on line dago

Elhuyar Fundazioa
2010-07-18 : 14:07

Zientzia eta teknologiaren arlo guztiak lantzen dituen euskarazko lehen hiztegi entziklopediko hau http://zthiztegia.elhuyar.org webgunean kontsultatu daiteke. Obra hau liburu eta CD-ROM formatuetan argitaratu zen 2009ko urrian

Iritsi dira bigarren txandako zientzialari gazteak Zientzia Udalekuetara

Elhuyar Fundazioa
2010-07-08 : 18:07

Gaur iritsi dira bigarren txandako 50 zientzialari gazteak Aiako Harriko Parke Naturaleko Arritxulo aterpetxera, Elhuyar Fundazioak lehen aldiz, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lagunduta, antolatutako Zientzia Udalekuez gozatzera. Jarraitu beraien egonaldia udalekuko blogean.

Zientzia eta teknologia telebistan, mintegia

Elhuyar Fundazioa
2010-06-25 : 10:06

Elhuyar Fundazioaren Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategiak antolatuta, "Zientzia eta Teknologia Telebistan" mintegia egingo da Donostiako Gipuzkoako Bazkundean, ekainaren 28an (astelehena).Telebistak zientzia eta teknologiari ematen dion tratamenduaz eta adibide eta proiektu konkretu batzuen inguruan hausnartu eta hitz egingo dugu jardunaldian.

Festa BTEK teknologiaren interpretazio-zentro berrian

Elhuyar Fundazioa
2010-06-19 : 12:06

Elhuyar Fundazioaren VIII. Zernola Olinpiadaren festa BTEK teknologiaren interpretazio-zentro berrian ospatu da aste honetan. Vitoria-Gasteizko Jesus Obrero ikastetxeko ikasleek jaso dute zientzia- eta teknologia-olinpiada honetako lehenengo saria. Bigarren eta hirugarren postuetan Lekeitioko R.M. Azkue ikastolako eta Urretxuko J.M. Iparragirre ikastetxeko ikasleak gelditu dira, hurrenez hurren.

Bizi-zientzietako ikertzaile euskaldunen I. Topaketa

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)
2010-05-21 : 13:05

Maiatzaren 28an egingo da UEUk antolatutako Bizi-zientzietako ikertzaileen I. Topaketa. Bilkura honen helburua Bizi-zientzietako ikertzaile euskaldunen lerro zientifikoak aurkeztea, ikerlari horien arteko harremanak sendotzea eta euskarazko ikerketa eta produkzioa bultzatzea da. Bertan izena emateko epea maiatzaren 20an amaitzen da. Izen ematea www.ueu.org webgunetik egin daiteke.

1

Bizi-zientzietako ikertzaile euskaldunen bila

UEU
2010-03-23 : 10:03

Bizi-zientzietako alorrean ikerketa lanetan ari diren ikertzaile euskaldunen I. topaketa ospatuko dugu datorren maiatzaren 28an. Topaketetan parte hartzeko, irekita dugu laburpenak aurkezteko epea, eta zabalik mantenduko da apirilaren 15era arte. Animatu zaitez!

3

2009ko CAF-Elhuyar sarien irabazleak

Elhuyar Fundazioa
2010-03-22 : 14:03

Dibulgazio-artikulu orokorren alorrean, Leyre Echeazarra izan da irabazle, ispilu-neuronei buruzko lan batekin. Xabier Artaetxebarriak Aipamen Berezia jaso du. Itziar Tuerosek doktore-tesi batean oinarritutako dibulgazio-artikuluen saria jaso du, Bizkaiko Labe Garaien arrastoei buruzko lanagatik. Zientzia-kazetaritza arloko lanen irabazlea Argia aldizkariko Unai Brea kazetariak jaso du, adimen artifizialari buruzko lanarengatik.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››