Teknologia albisteak
1

Bilduren logoa eta Moebiusen banda

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-04-08 : 12:04

Bildu hauteskunde-plataforma berriak bere logoa egin du publiko. Berdea da, eta bi gauza ekarri dizkigu gogora. Interneteko @ edo a bilduaren kiribildua, batetik; eta bestetik, Moebiusen banda.

Forma bitxi hori lortzeko, paperezko zinta angeluzuzena tolestu, eta muturretan erantsi egin behar da. Era horretan, aurpegi bakarreko azalera jarraia lortzen dugu:


Wikimedia Commons: CC Aitortu © cc-by: David Benbennick

Topologiaren aldetik forma interesgarria da hau. Artaziak hartu eta erditik zatitzen baduzu, ez Bilduren logoa bezala etena eginez, baizik eta bandaren erdiguneko luzeratik, lortuko duzuna da luzera bikoitzeko banda bat bakarra.

Areago, lortzen duzun bigarren banda hori ere erditik zatitzen baduzu bere luzean (horretarako, lehenbiziko banda benetan zabala izatea komeni da), lortuko duzuna da bi banda edo eraztun, elkarren artean kateatuta. Zaila dirudi sinesten, baina egin aproba.

Erantzunak

Sustatu
2011-04-11 : 12:33

Bilduren logoa beste zeinu politiko batzuekin elkartu du zentzu ironikoz Galder Gonzalezek.


Bestalde, logo politikoak direla-eta, joan den astean polemika izan zen Espainian, Telemadrid telebistak ETAren logoarekin nahastu zituelako Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Juan Antonio Rubalcaba, Espainiako Gobernuko presidentea eta presidente-ordea.



Argazkiak.org | Rubalcaba ETAren logoarekin Telemadriden © cc-by-sa: herri.admin



Argazkiak.org | Zapatero ETAren logoarekin Telemadrid © cc-by-sa: herri.admin


Erantzun

Sartu