Sustatu logoa Teknologia albisteak

New Age estiloko pseudoterapia, Euskadi Innovaren ikastaro batean

Sustatu
2010-09-22 12:09

Konstelazioen teoria eta praktika Bert Hellinger psikoterapeuta eta apaiz ohiak asmatu zuen.

Pseudo-zientzien kontrako Skepdic webgunearen arabera, Hellingerrek sinesten du senide edo arbasoen patuarekin konexio inkontzienteak ditugula, eta pertsonen inguruan "energia eremuak" daude, zeinak "memoria eta eragina" duten gu geuk, iraganeko pertsona, toki eta animaliekin konektatzeko. Talde terapian, iraganetik datozen pertsonen-arteko konexio ezkutu horiek azaleratzen omen dira.

Beste webgune honen arabera, Hellingerrek homosexualitatea kontu patologikoa dela uste du, eta Hitlerri oda bat ere idatzi omen zion (2004. urtean). Wikipediak ere aipatzen ditu horiek.

Enpresatako konstelazioak, Guillermo Echegaray teologoaren eskutik

Miramonen egingo dena, familia-konstelazioak barik, erakunde-konstelazioak izango dira. Guillermo Echegaray izango da irakaslea, madrildarra izatez, Iruñean bizi dena. Filosofian doktorea, psikologian lizentziatua eta teologoa omen da. Konstelazioen esparruan, familia-konstelazioak eta erakunde-konstelazioak irakasten omen ditu Echegarayk.

Enpresaren esparrura aplikaturik Konstelazioen teoria, Echegarayk elkarrizketa honetan dieoenagatik, badirudi iraganeko enplegatuen itzalak eragina duela oraindik enpresako jardunean. Arbaso edo senideekin energia konexioak dauden tokian, aldagai honetan lankide-ohiekin daudela ematen du.

Te encuentras empresas en las que el despedido o el fallecido ejercen muchísima influencia. Es como si se sintiera que el ausente es el que más vivo está. Ejercerá un rol en la empresa hasta que se le sepa colocar en su sitio.

Gaiari buruz liburu bat ere idatzi du Echegarayk: Las Constelaciones Organizacionales, Verbo Divino argitaletxe nafarrak kaleratua.

Euskadi Innovaren arabera, Miramongo ikastaroak eduki hauek izango ditu:

  1. Enpresaren ikuspegia sistema bizidun moduan
  2. Enpresen edo erakundeen printzipio sistemikoak: Bertakoa izateko eskubidea / Eman eta jasotzearen arteko oreka / Ordena
  3. Erakunde-konstelazioak

Helburu hauekin:

  • Metodologia berritzaile bat ezagutzea, enpresen barruan sortzen diren interakzioak aztertzeko metodologia bat.
  • Gure eta gure erakundearen beharretara hobeto egokitzen den lidergo-profila eraikitzeko bideak ikustea.
  • Gure enpresetan zer kokapen dugun jakitea.
  • Erakunde-arazoak konpontzeko eta erabaki zuzenak hartzeko jarraibideak izatea.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu