Teknologia albisteak

Urtarrilaren 31n amaituko da zientzia eta teknologiari buruzko CAF-Elhuyar 2010 sarietara lanak aurkezteko epea

Erabiltzailearen aurpegia
Elhuyar Fundazioa
2011-01-02 : 12:01

Hiru kategoriatan aurkeztu daitezke lanak: dibulgazio artikulu originalak, gazteei zuzendutako narrazio-zientifikoak eta zientzia-kazetaritzako lanak

Elhuyar Fundazioak eta CAF enpresak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin, abian jarri zituzten 2010eko CAF-Elhuyar Sariak orain dela hilabete batzuk. Lanak aurkezteko epea datorren urtarrilaren 31n amaitzen da, eta parte-hartzaileek hiru kategoriatan parte har dezakete: dibulgazio-artikulu originalen kategorian, 2.000 €-ko bi sari emango zaizkie inoiz argitaratu gabeko dibulgazio-artikuluei; bata dibulgazio-artikulu orokorrei dagokie, eta bestea egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluei. Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioaren kategorian, 5.000 €-ko sari bat izango da gazteei zuzendutako euskarazko literatura-lan hoberena aurkezten duenarentzat. Azkenik, zientzia-kazetaritzaren arloko lanen kategorian, 2.000 €-ko sari bat egongo da.

Sariketa honi buruzko oinarriak hemen daude eskuragarri, eta bertan daude kategoria bakoitzari dagozkion xehetasunak.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago