Iritsi dira bigarren txandako zientzialari gazteak Zientzia Udalekuetara
2010-07-08 18:07
Zientzia udalekuen lehen txanda amaituta, bigarrenari eman diote gaur hasiera. Aiako Harriako paraje eder horretan, 12 eta 14 urte bitarteko gazteen talde horrek esperimentu, tailer, irteera eta bestelako ekintza askotan parte hartzeko aukera izango du astebetez, uztailaren 14ra arte hain zuzen. Ondoren, 14-16 urte bitarteko beste talde bat iritsiko da uztailaren 15etik 21era. Uda honetan, guztira, 150 gaztek parte hartuko dute Zientzia Udalekuetan.
Gainera, gurasoek beren seme-alaben abenturak egunez egun jarraitzeko aukera izango dute, Zientzia Udalekuen webgunean dagoen blog-aren bitartez.
Lehenengo txandakoak esperientziak ere blog horretan bertan ikus daitezke.
Erantzunak kargatzen...