
Zabaldu da Zientzia Udalekuetan izena emateko epea, eta apirilaren 1a arte izango dute gazteek izena emateko aukera. Zientzia Udalekuak ekimena Elhuyar Fundazioak antolatzen du, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak laguntzen du. Ekimen honen helburua da gazteek ondo pasatzea eta zientziarekiko jakin-mina piztea.
Txandak | Noiz | Jaiotza-urteak | Zenbat gazte |
1. txanda | Uztailaren 2tik 8ra | 1998 edo 1999 | 50 |
2. txanda | Uztailaren 9tik 15era | 1998 edo 1999 | 50 |
3. txanda | Uztailaren 16tik 22ra | 1996 edo 1997 | 50 |
Euskal Herri elebidun honetan sarri aipatu izan dira eleaniztasunak dituen abantailak, era guztietakoak. Asteburuan The New York Times egunkaria haratago ere joan da: hizkuntza bat baino gehiago hitz egiteak argiago bilakatzen gaitu. Elebitasunak dituen abantaila sozial eta komunikatiboak ahaztu gabe, neurologiaren ikuspegitik ere abantailak besterik ez ditu. Besteak beste, pertsona eleanitzak elebakarrak baino argiagoak dira. Eguneroko bizitzan suertatzen diren arazo eta trabak gainditzeko abantailak dituzte.
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak webgune berria estreinatu du eta bertan Elhuyar aldizkariaren papereko bertsioan jasotzen diren edukiak sarean daude, edonoren esku. Gainera Elhuyar aldizkariaren harpidedunei zerbitzu osagarriak eskainiko zaizkie webgune berriaren bidez.
Munduan, 150.000 pertsona inguru hiltzen dira egunean. Hala ere, askorentzat, heriotza tabua da. Elhuyar aldizkariaren martxoko zenbakian, gai zail bati aurre egiteko gogoz, heriotzari eskaini dizkiogu bi erreportaje. Lehenengoan, garbi hitz egiten da heriotzari buruz: zer den, nola gertatzen den, zer bilakaera duten organoek, zer bilakaera izan duen heriotzaren kontzeptuak berak azken urteetan... Taburik gabe. Luis Miguel Querejeta auzitegi-medikuarekin eta Felix Zubia medikuntza intentsiboan espezialistarekin errepasatu ditugu heriotzaren alderdi teknikoak eta alderdi emozionalak. Horrez gain, hilzorian egon eta berpiztu diren batzuek izan dituzten bizipenak jaso ditugu bigarren erreportajean. Zer azalpen ematen die neurozientziak esperientzia horiei?
Euskal Herriko gazteek zientziaren eta teknologiaren gainean duten pertzepzioaren azterketa-lanaren emaitzak aurkezteko eta horren gaineko hausnarketa egiteko mintegia Donostiako San Telmo museoan.
DNA ez da dena; Gene berdinak dituzten pertsonen arteko desberdintasunak azaltzeko mekanismoak aztertu ditugu Elhuyar aldizkariaren otsaileko zenbakian. Biki monozigotikoek izaten dituzte bata bestetik bereizten dituzten ezaugarriak. Eta, adinean aurrera egin ahala, gero eta gehiago. Desberdintasun horiek, ordea, ez dituzte geneetan gordeta izaten. Gauza bera gertatzen da norbanako bakoitzaren zelulekin: zelula guztiek dute informazio genetiko bera. Kristalinoko zelulek, ordea, antz txikia dute urdaileko zelulekin, edo giharretako zelulekin. Desberdintasuna, kasu guztietan, informazio genetikoaren espresioan dago.
Aitzol Astigarragak eta Elena Lazkanok idatzitako Robot mugikorrak. Oinarriak liburua argitaratu berri du Udako Euskal Unibertsitateak
Gizakiak irudi-premia du, esparru guztietan gainera. Zientziaren dibulgazioa ez da salbuespena. Hain zuzen ere, zenbait artista argazki-kamera iristen ez den tokira heltzen espezializatu dira, eta ikusi ezin diren objektuak eta egoerak ikusgai bihurtzen dituzte. Ikusezinaren ilustratzaileak dira, hain zuzen ere. Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkariko urtarrileko zenbakian artista horietako birekin hitz egin dugu: Luis Calçada portugaldarra eta Manu Ortega bilbotarra.
Elhuyar Fundazioak Manjit Kumar fisikari eta filosofo indiarraren Quantum: Einstein, Bohr eta errealitatearen inguruko eztabaida handia dibulgazio-liburua argitaratu berri du, euskaraz, eta Durangoko Liburu eta Disko Azokan dago salgai. Publiko orokorrari dago zuzendua zientzia-dibulgazioko liburu hau, Z izpiak serieko hirugarrena.
Bi urte iraungo duen proiektu honen helburua da 12-18 urteko gazteak zientzia- eta teknologia-gaietan motibatzea. Partzuergoa honako erakunde hauek osatuko dute: Zaragozako Unibertsitatea; Belfasteko St. Marys University College; Alemaniako Steinbeis ikerketa-zentroa eta Phaenovum elkartea; Errumaniako National College Nicolae Titulescu Ikastetxea; eta Elhuyar Fundazioa.
14-18 urteko gazteei zuzendutako lehiaketa da, eta irabazleek tableta bana eta Tecnalia korporazioko zentro batean egonaldia irabaziko dute. Izen-ematea Teknoskopiaren webgunean egin behar da azaroaren 13a baino lehen
Elhuyar Fundazioak eta CAF enpresak abian jarri dituzte 2011ko CAF-Elhuyar sariak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzeko helburua du sariketa honek. Hiru kategoria egongo dira aurten ere: Dibulgazio-artikulu originalak, Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak eta Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. Parte-hartzaileek 2012ko urtarrilaren 27a arte izango dute haien lanak edozein kategoriatara bidaltzeko aukera.
Elhuyar Fundazioak publiko orokorrarentzat ekoizten dituen edukiak bilduko dituen plataforma izango da Zientzia.net
Nobel saria bizirik dauden ikertzaileek soilik jaso dezakete. Nobel Fundazioak saria iragarri ondoren jakin du heriotzaren berri, eta adierazi dute laster esango dutela zer egingo duten sariarekin.
Elhuyar Fundazioak ekoizten duen zientzia eta teknologiari buruzko saio honek berrikuntza ugarirekin dator. Besteak beste, Haurdun gaude izeneko atala estreinatuko du, eta haurdunaldi bati jarraipena egingo dio astez aste. Saio hau, asteartearo emango da Euskadi Irratian 21:00etatik aurrera.