Teknologia albisteak

Festa BTEK teknologiaren interpretazio-zentro berrian

Erabiltzailearen aurpegia
Elhuyar Fundazioa
2010-06-19 : 12:06

Elhuyar Fundazioaren VIII. Zernola Olinpiadaren festa BTEK teknologiaren interpretazio-zentro berrian ospatu da aste honetan. Vitoria-Gasteizko Jesus Obrero ikastetxeko ikasleek jaso dute zientzia- eta teknologia-olinpiada honetako lehenengo saria. Bigarren eta hirugarren postuetan Lekeitioko R.M. Azkue ikastolako eta Urretxuko J.M. Iparragirre ikastetxeko ikasleak gelditu dira, hurrenez hurren.

Amaitu da zientzia eta teknologiaren inguruko VIII. Zernola Olinpiada, eta aurtengo irabazleak Vitoria-Gasteizko Jesus Obrero ikastetxeko ikasleak izan dira. Lehen postu honi esker, Senda Viva parkean bi egun igaroko dituzte. Saria ekainaren 15ean jaso zuten Xabier Díez BTEK teknologiaren interpretazio-zentroko zuzendariaren eskutik, zentro horretan bertan ospatu zen festa batean.

Bigarren saridunak Lekeitioko R.M. Azkue ikastolako ikasleak izan dira, eta bi egun igaroko dituzte Espejoko aterpetxean. Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiaren eskutik jaso zuten saria. Sailkapeneko hirugarren postua Urretxuko J.M. Iparragirre ikastetxeko ikasleek eskuratu dute, eta, honi esker, Sobronera txangoa egingo dute, non piraguismoa eta arku-tiroa praktikatuko dituzten, besteak beste. Lorea Arakistain Zernola Olinpiadako arduradunak eman zien saria.

Sari nagusiez gain, hiru lehen postuetan sailkatutakoek BTEk teknologiaren interpretazio-zentroa ezagutzeko aukera izan zuten. Orain dela egun gutxi inauguratu da zentroa. Bertan, bost guneetan zehar ibili dira, teknologiak eskaintzen dituen aukerekin jolasten eta ikasten. Ondoren, La Haine-ren zuzendaritzapean Rufoh Beatbox-ek, Hawa DJak eta Malaka break dantzariak prestatu zuten ikuskizunaz gozatu zuten.

Erantzun

Sartu