Bizi-zientzietako ikertzaile euskaldunen bila
Bizi-zientzietako alorrean ikerketa lanetan ari diren ikertzaile euskaldunen I. topaketa ospatuko dugu datorren maiatzaren 28an. Topaketetan parte hartzeko, irekita dugu laburpenak aurkezteko epea, eta zabalik mantenduko da apirilaren 15era arte. Animatu zaitez!
UEUko Osasun Saileko kideek bizi-zientzietan (biologia, medikuntza, erizaintza, farmazia, ) ikertzaile euskaldunak egiten ari diren lerro zientifikoak aurkezteko gune bat antolatu nahi dute. Izan ere, zientzialariei aurkezpen laburrak egiteko aukera eman eta gaur egun bizi-zientzien inguruko alorretako ikertzaileak bildu nahi ditugu.
Horrez gain, bizi-zientzietako ikerketen diagnosirako lehen urratsa eman nahi genuke. Era berean, ikertzaile euskaldunen arteko harremanak sendotzeko aukera izango da.
Hori horrela, hauek dira topeketen helburu nagusiak:
- Bizi-zientzietako ikertzaile euskaldunen lerro zientifikoak aurkeztea
- Ikertzaile euskaldunen harremanak sendotzea
- Euskarazko ikerketa bultzatzea
- Bizi-zientzietan euskarazko produkzioa bultzatzea
Matrikula egitearekin batera ikerketa-lana aurkezteko aukera ematen da, eta ikerketa-lan hori aurkezteko, lanaren laburpena bidali beharko da eta batzorde zientifikoak onartu beharko du. Matrikula eta laburpenak aurkezteko epea apirilaren 15ean bukatzen da. Hortik aurrera izena ematen dutenak soilik parte-hartzaile/entzule moduan matrikulatuko dira.
Informazio gehiagorako UEUren webgunera jo dezakezu, hona.
Erantzunak kargatzen...