
Elhuyar Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Zientzia Udalekuak antolatu dituzte aurtengo udarako. 12 eta 16 urte bitarteko 150 gaztek aisialdia eta zientzia-ekintzekin gozatzeko aukera izango dute, hiru txandatan, uztailean, Gipuzkoako aterpetxe batean.
AlphaGalileo plataforman duela gutxi arte espainiar estatuko bi ordezkari zeuden: batetik, Espainiako Fundación Española la Ciencia y la Tecnología (FECYT) erakundea, eta, bestetik, Elhuyar Fundazioa. Duela egun batzuk, FECYT erakundeak, AlphaGalileo plataforman bi urte egin eta gero, hura uzteko erabakiaren berri eman zuen. Horren ondorioz, orain, Elhuyar Fundazioa da AlphaGalileon ordezkaritza duen Estatuko erakunde bakarra.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Elhuyar Fundazioak zientzia gizarteratzeko elkarlan-akordioa sinatu dute 2010erako. Hitzarmen honetan, gazteen artean zientzia-bokazioak bultzatzeko proiektuetan jarri da arreta, zehazki Zientzia Udaleku berrietan. Elhuyar Fundazioa erreferente da 1972az geroztik euskal gizartean zientzia eta teknologia zabaltzen
Hezkuntza-sistemaren beharretara egokituz, aurten lehiaketak 6 hilabeteko iraupena izango du lehenengo aldiz, 2009ko abendutik 2010eko maiatza bitartekoa, hiru fasetan banatuta. Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzako den lehiaketa honek Darwin izango du aurten ardatz nagusi, zientzialariaren jaiotze-urteurrena aitzakia hartuta.
"Zientzia eta teknologiaren irudikapenak Euskal Herrian" ikerketa-lana aurkeztu dute aste honetan Elhuyar fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak. Ondorioek artean, hauek aipatu dituzte:
EAEko zenbait erakundek urtero antolatzen dute Zientzia eta Teknologiaren astea. Hasi, gaur hasten dira ekitaldiak John Kao kontsultoreak Donostian emango duen hitzaldi batekin. Hitzaldi hori Internet bidez jarraitzeko aukera egongo da gaur arratsaldean (eta Coveritlive bidez zuzenean komentatzeko ere bai).
Elhuyar Fundazioak abian jarri ditu CAF-Elhuyar sariak, CAF enpresaren babesarekin, zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzeko helburuarekin. Sariketa honek 15 urte bete zituen iaz, eta, aldi berri bati hasiera emateko asmoarekin, aurten berrikuntza ugarirekin dator. Hiru kategoria egongo dira: *Dibulgazioartikulu originalak, Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak eta Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak*. Parte-hartzaileek 2010eko urtarrilaren 31 arte izango dute haien lanak edozein kategoriatara bidaltzeko aukera.
Elhuyar Fundazioak eta UPV/EHUk argitaratu dute obra hau Euskadiko Kutxaren babesarekin. Zientzia eta teknologiaren alor guztiak jasotzen ditu 200 aditu baino gehiagoren artean egindako hiztegi entziklopediko honek.
Urtero legez, Elhuyar Fundazioak zientzia eta teknologiaren VIII. Zernola Olinpiada jarri du martxan. Euskal Herriko DBHko 1. eta 2. mailako ikasgelei dago zuzendua Olinpiada, eta urria eta apirila bitartean egingo da. Izena emateko epea zabalik da jada www.zernola.net webgunean bertan.
Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) beste urrats bat eman du informatiko tresnak itzultzen, kasu honetan UZEIrekin elkarlanean OJS softwarea lokalizatu du. OJS (Open Journal System) software libreko produktu bat da, aldizkari zientifikoak euskarri digitalean sortzeko aukera egokia zela erabaki ondoren euskarara itzuli dugu.
Eusko Ikaskuntzak azaroan Gasteizen egingo duen Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza izeneko kongresuak hurrengo ardatzak landuko ditu: Berrikuntza, Globalizazioa, Gizarte Tentsioa, Gizarte Solidarioa, Genero Sistema, Justizia, Bizitza Kalitatea, Guztionari Balio Handiagoa Ematea eta, azkenik, Gizarte Memoria. Parte-hartzea bermatutzeko, 9 ardatzetako hitzaldi nagusiei laguntzen mahainguruak, tailerrak eta 200 proposamen baino gehiago daude. Izena emateko kongresuko web orria erabil daiteke. Han bertan egitaraua ikus daiteke.
UPV/EHUko Juan José Gaitero Redondo ikertzailearentzat izan da lehenengo saria. Bigarren saria eta aipamen berezia unibertsitate bereko Ekaitz Agirregoitia Marcos ikertzaileak jaso du.
Izarren hautsa: Biologia eta Geologiaren irakaskuntzarako baliabideak eskeintzen dituen webgune berria.
Zazpigarren urtez, Elhuyar Fundazioak Tesi Saria jarri du martxan, Basque Research webgunearen bitartez eta UPV/EHUren babesletzarekin. Sariketa honen helburua da unibertsitatean egiten den ikerketaren dibulgazioa egitea, ikertzaile gazteena, batez ere.
Gipuzkoako itsasbazterrean Lurreko zientzietako ikerlari handiak bilduko dira maiatzaren 4tik 8ra bitartean. Zumaiako labarretan Flysch, haitzen hitza dokumentalaren grabazioan parte hartu eta Donostian hitzaldi ziklo bat emango dute, klimaren, bizitzaren eta gure espeziearen historia aztertzeko.