Teknologia albisteak

Bizi-zientzietako ikertzaile euskaldunen I. Topaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)
2010-05-21 : 13:05

Maiatzaren 28an egingo da UEUk antolatutako Bizi-zientzietako ikertzaileen I. Topaketa. Bilkura honen helburua Bizi-zientzietako ikertzaile euskaldunen lerro zientifikoak aurkeztea, ikerlari horien arteko harremanak sendotzea eta euskarazko ikerketa eta produkzioa bultzatzea da. Bertan izena emateko epea maiatzaren 20an amaitzen da. Izen ematea www.ueu.org webgunetik egin daiteke.

EGITARAUA:

  • 9:00 – HARRERA (Karmele Artetxe eta Angel Bidaurrazaga)
  • 9:15 – SARRERA HITZALDIA Euskararen hastapenak unibertsitatean. Zientzi Fakultateko ikuspegia (Jesus Mari Txurruka)
  • 9:45 – 11:20 1go BLOKEA: Biologia / Neurozientziak (Moderatzailea; Luis F. Callado)
  • 11:20 – 11:50 ETENALDIA (KAFEA)
  • 11:50 – 13:20 2. BLOKEA: Aplikazio teknologiko berriak (Moderatzailea; Ekaitz Agirregoitia)
  • 13:20 – 14:40 Mokadua
  • 14:40 – 16:30 3. BLOKEA: Osasuna (Moderatzailea; Angel Bidaurrazaga)
  • 16:20 – 17:00 AMAIERA EKITALDIA - Ikerkuntza dibulgazioa euskaraz (diagnosia): Naroa Anabitarte
  • Ondorioak

Topaketa maiatzaren 28an izango da Eibarko UEUren Ikastetxe Nagusian.

MATRIKULA

  • Matrikula arrunta: 30 euro
  • Ikasle, langabe, erretiratu eta UEUko kideak: 25 euro
  • Informazioa eta matrikula: www.ueu.org

Erantzun

Sartu