Teknologia albisteak

Buztinean zizelkatutako bisonteak eta irudi gehiago Aitzbitarten

Sustatu
2017-07-10 : 15:21

Espeleologo batzuek apirilean aurkitutako Euskal Herriko labar arteko azken aurkikuntzak azaldu dituzte gaur prentsaurrekoan Donostian. Errenteriako Aitzbitarte IV izeneko kobazuloan buztinezko erliebean egindako bisonte eta zaldiak agertu dira, guztira 15 bat animalia forma.

Publizitatea

EAE osoaren tamainako iceberg erraldoia askatzekotan Antartikan

Sustatu
2017-07-10 : 10:12

Egun gutxitako kontua izan daiteke. Hilabeteak dira izozmendi ikaragarri handi honen jarraipena egiten ari direla, eta badirudi datozen egunotan askatuko dela sekula neurtu den iceberg erraldoienetako bat. Larsen C izotz-plataforman ari da gertatzen, Antartikan. Izozmendiak 200 kilometroko luzera izango du, eta ia-ia Euskal Autonomia Erkidego osoaren tamaina (6.000 km2). Historiako 3. handiena izango da.

Kantauri itsasoko ura inoiz baino beroago

Sustatu
2017-06-28 : 10:33

Azken egunotan sarri entzun dugu gure hondartzetan: "ura epel-epel dago, ezta?". Bai, hala da. Inoiz baino beroago dago gure kostaldeko ura, bataz besteko tenperatura baino gradu bat gorago, barrena. Datuak ditugunetik, Kantauri itsasoko ura inoiz ez da egon hain epel ekainean.

219 exoplaneta berri aurkitu ditu Kepler teleskopioak

Sustatu
2017-06-21 : 13:54

NASAk jakinarazi duenez, 219 exoplaneta potentzial berri aurkitu ditu Kepler teleskopioak bere azken behaketetan. Horietako 10, gainera, lurraren oso antzekoak dira eta, horietako bat, lurraren oso-oso antzekoa omen da. Kepler teleskopioak 4.034 exoplaneta potentzial aurkitu ditu dagoeneko, horietako 50 inguru lurraren tankerakoak, solidoak eta bizidunak izateko aukera dutenak. Inork jarri dezake zalantzan, hor zehar planeta bizidun gehiago ez dagoenik?

Zientzia Azokako ikertzaile gazteek eta haien proiektuek Bilboko Plaza Barria bete dute

2017-05-08 : 08:34

Larunbatean izan zen aurtengo Elhuyar Zientzia Azoka. 110 proiektu aurkeztu dira aurtengoan. Guztira, 337 gaztek hartu dute parte (neskak 176 eta mutilak 161) . Gainera, estatuko (Exporecerca eta Galiciencia) eta nazioarteko (Mostra Nacional Portuguesa) zientzia-azoketako 3 talde irabazle ere etorri dira. 

Armintxeko leizea: Paleolitoko artearen erakusgarri; arazoz inguratua

ADES espeleologia taldea
2017-03-16 : 12:44

Armintxe (Arbintze, Arbaza, Arbiatx) Lekeition (Bizkaia) dagoen haitzuloa da. Lekeitioko herriaren azpian dago, eta hainbat etxe daude kobazuloaren gainean eraikita. 2016ko maiatzaren 1ean labar-artea aurkitu zen bertan: gutxienez 18 zaldi, bost kaprino, bi bisonte, gutxienez bi lehoi eta hainbat animalia lauhankako. Armintxeko labar-arte multzo deigarriak, eskualdeko besteekin batera, Lea ibarra Europa mailako erreferentziazko eskualdea bihurtu dute Paleolitoko artearen arloan. Leizea bera Lekeitioko Larrotegi eta Letraukua auzoak dauden eremuaren azpian dago. Gaur egun zementuz eta bide batekin estalita dago sarrera, baina herriko nagusienei ahoz jasotako lekukotasunei esker, 2016an ADES elkarteko espeleologoek sarrera aurkitu zuten. Iazko maiatzaren 1ean sartu ziren lehenengoz, eta egun horretan bertan aurkitu zuten labar-artearen panela. Artikulu hau Pyrenaica aldizkarirako idatzi dugu (266 zenbakia, 2017ko lehena), eta ondoren ADES elkartearen blogean (zuzenketa batzuekin). Gehigarri bezala, hainbat material inedito aurkeztu dira, besteak beste, galeria desberdinetako argazkiak, eta Armintxeko topografia eguneratua (A3 bertsio osoa, alegia). Besteak beste, Armintxek agerian utzi du administrazioen eta espeleologoen arteko arazo historikoa (70 urtetik honakoa, barrena).

Elhuyar, emakume zientzialarien bidelagun

2017-03-07 : 15:51

Beste alorretan bezala, zientzian ere emakumeek gizonek baino oztopo gehiago dituzte aurrera egiteko. Elhuyarren, neskato direnetik lagundu nahi diegu, hainbat proiekturen bidez

Ikergazte 2017: artikuluak bidaltzeko epea amaitzear

2017-02-16 : 11:56

Maiatzaren 10, 11 eta 12an IKERGAZTE 2017, ikertzaile euskaldunen bigarren kongresua antolatuko du UEUk Iruñean, NUPekin elkarlanean. Tesia bukatzen ari zaren horri edo azken lauzpabost urteetan amaitu duzun horri zuzenduta dago kongresu hau. Artikuluak bidaltzeko epea otsailaren 28an amaituko da. Animatu!

Aurreiritzirik gabeko lekua zientzian emakumeentzat

Asteburuan ospatu da  Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoaren Nazioarteko Eguna; otsailaren 11 izendatu du Nazio Batuen Erakundeak (NBE). Izendapen honek hainbat arrazoi ditu, izan ere, emakume gutxiagok erabaki ohi dute zientziarekin eta teknologiarekin lotutako karrerak ikastea. Eta, oro har, zientziaren munduan emakumeak ez dira ailegatzen gizonek bereganatzen dituzten hierarkia eta ardura mailetara.

IkerGazte 2017 kongresua Iruñean

Sustatu
2017-01-29 : 12:20

IkerGazte 2017 Ikertzaile euskaldunen bigarren kongresua ate joka dugu. Oraingo honetan Iruñean izango da, maiatzaren 10, 11 eta 12an; UEU eta NUPen elkarlanari esker. Otsailaren 28a arte zabalik dago artikuluak bidaltzeko epea.

14

Orkak, menopausiaren argigarri

Erabiltzailearen aurpegia
2017-01-25 : 11:38

Espezie gehienetako emeak ia hil arte dira kumeak izateko gai; gizakiak eta orkak dira salbuespen bakanetako batzuk. Itsas ugaztun horiei erreparatuta, menopausiak zer zentzu duen ulertzen ahalegindu da nazioarteko ikerketa talde bat. Haien arabera, orka eme zaharrek utzi egiten diote kumeak izateari, haien alaba helduenak ere hasiak direlako kumeak izaten, eta hala elkarren artean janariarengatik borroka ez daitezen. Biologiaren ikuspuntutik, zer zentzu du hainbeste urtez ugaldu gabe bizitzeak? Galderari balizko erantzuna aurkitu diote, Exeterko Unibertsitateak (Ingalaterra) gidatu duen nazioarteko ikerketa batean, orken bizimoduari erreparatuta. Current Biology aldizkarian eman dute egindako lanaren berri.

10

Trump-ek "zientziaren aurka" hartutako 5 erabakiak

Erabiltzailearen aurpegia
2017-01-19 : 09:26

Scientific American aldizkariak argitaratu du artikulua (originala ingelesez). Artikuluan zerrendatu dute, ea zeintzuk diren Donald Trumpek hartutako erabakien artean, komunitate zientifikoan (eta gizartean) eragin handiena izan dezaketenak. Besteak beste, kezka nagusia da Trump erabat eszeptikoa dela aldaketa klimatikoaren gaiarekiko, eta bere inguruan ere profil bereko kideak izendatu dituela, oso kargu garrantzitsuetan. Ez hori bakarrik, baita kreazionismoaren sustatzaileak edota txertoen aurkakoak ere. Izendapenekin batera, zientzilariak arduratuta daude Trumpek webgune publikoetarako sarrera itxi nahi dielako (besteak beste, aldaketa klimatikoa baieztatzen duten daturik inork kontsultatu ez dezan).

Hona hemen Trumpek hartuta zenbait erabaki eztabaidagarri:

  • Scott Pruitt izendatu du Ingurumen Agentziaren zuzendari, ingurumena babesteko dauden hainbat lege kritikatu dituen gizona, eta aldaketa klimatikoa gezurra dela dioena.
  • ExxonMobil enpresako Rex Tillerson izango da Estatu Idazkari. Petrolioaren negozioarekin erabat lotutako enpresa gizona, hau ere klimaren aldaketaren aurkakoa.
  • Rick Perry izango da Energia Saileko arduraduna, hau ere klima aldaketaren ideiaren aurkakoa. Ikasketa zientifikorik eta teknikorik ez duena (kargu honetan ohiko izan denaren aurka). 
  • Txertoen aurka dauden taldeekin elkartu da eta aipatu izan du txertoek autismoa sortu dezaketela.
  • Energia Departamenduko langileen artean begira hasi da, ea nortzuk diren klima aldaketaren gaia aztertu dutenak. 
  • Mugimendu kreazionionistatik gertuko den Betsy DeVos hautatu du Hezkuntza Departamentua zuzentzeko.

Munduko 4 hiri handi, diesel ibilgailuak debekatzekotan

Sustatu
2016-12-02 : 11:20

Munduko 4 hiri handitako alkateek jakinarazi dutenez, datorren hamarkada erdirako debekatu egin nahi dute diesel ibilgailuak euren hiriburuetan ibiltzea. Madril, Paris, Atenas eta Mexikoko udalak izan dira erabakia jakinarazi dutenak, laurak ere kutsadura arazo handiak dituztenak. Hiriburuetako trafikoa (eta batez ere diesel ibilgailuena) murrizteko beste urrats bat.

Zientziakide proiektuan parte hartzeko aukera zabaldu da

2016-09-12 : 10:23

Irekita dago Zientziakide proiektuan izena emateko epea. Elhuyarrek bultzatutako ekimen horren bidez, AZTIko ikertzaileekin batera ikerketa batean parte hartzeko aukera eskaintzen zaie herritarrei.

Aste honetan abiatuko da Norteko Ferrokarrilla

2016-09-07 : 14:42

Uda geldirik eman ondoren, abian da berriro Norteko Ferrokarrilla, Elhuyarrek ekoitzitako zientzia-saioa. Lehen geldialdia, larunbatean 15etan.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››