Trump-ek "zientziaren aurka" hartutako 5 erabakiak
Scientific American aldizkariak argitaratu du artikulua (originala ingelesez). Artikuluan zerrendatu dute, ea zeintzuk diren Donald Trumpek hartutako erabakien artean, komunitate zientifikoan (eta gizartean) eragin handiena izan dezaketenak. Besteak beste, kezka nagusia da Trump erabat eszeptikoa dela aldaketa klimatikoaren gaiarekiko, eta bere inguruan ere profil bereko kideak izendatu dituela, oso kargu garrantzitsuetan. Ez hori bakarrik, baita kreazionismoaren sustatzaileak edota txertoen aurkakoak ere. Izendapenekin batera, zientzilariak arduratuta daude Trumpek webgune publikoetarako sarrera itxi nahi dielako (besteak beste, aldaketa klimatikoa baieztatzen duten daturik inork kontsultatu ez dezan).
Hona hemen Trumpek hartuta zenbait erabaki eztabaidagarri:
- Scott Pruitt izendatu du Ingurumen Agentziaren zuzendari, ingurumena babesteko dauden hainbat lege kritikatu dituen gizona, eta aldaketa klimatikoa gezurra dela dioena.
- ExxonMobil enpresako Rex Tillerson izango da Estatu Idazkari. Petrolioaren negozioarekin erabat lotutako enpresa gizona, hau ere klimaren aldaketaren aurkakoa.
- Rick Perry izango da Energia Saileko arduraduna, hau ere klima aldaketaren ideiaren aurkakoa. Ikasketa zientifikorik eta teknikorik ez duena (kargu honetan ohiko izan denaren aurka).
- Txertoen aurka dauden taldeekin elkartu da eta aipatu izan du txertoek autismoa sortu dezaketela.
- Energia Departamenduko langileen artean begira hasi da, ea nortzuk diren klima aldaketaren gaia aztertu dutenak.
- Mugimendu kreazionionistatik gertuko den Betsy DeVos hautatu du Hezkuntza Departamentua zuzentzeko.
Txioak (10)
-
Edu Lartzanguren @edulartzangurenTrumpek zientziaren aurka eginiko bost mugimendu zerrendatu ditu Scientific American aldizkariak. goo.gl/az87PgEdu Lartzanguren @edulartzanguren.@sciam Ez dute jarri Trumpek Osasun Departamenturako Tom Price aukeratu duela. GIB birusak hiesa eragiten duela uk… twitter.com/i/web/status/8…Edu Lartzanguren @edulartzanguren.@sciam Eta ahaztu dute Trumpek eboluzioa ukatzen duen kreazionismotik gertuko Betsy DeVos hautatu duela Heziketa Departamentua zuzentzeko.Joxe Rojas @joxeKetxus @Ketxus1@edulartzanguren @sciam Autodefentsa kasua izanen da kreazionismoa hezkuntzara hedatzea. Diren direnean kreatuak iz… twitter.com/i/web/status/8…
Erantzunak kargatzen...