Orkak, menopausiaren argigarri
2017-01-25 11:38
Espezie gehienetako emeak ia hil arte dira kumeak izateko gai; gizakiak eta orkak dira salbuespen bakanetako batzuk. Itsas ugaztun horiei erreparatuta, menopausiak zer zentzu duen ulertzen ahalegindu da nazioarteko ikerketa talde bat. Haien arabera, orka eme zaharrek utzi egiten diote kumeak izateari, haien alaba helduenak ere hasiak direlako kumeak izaten, eta hala elkarren artean janariarengatik borroka ez daitezen. Biologiaren ikuspuntutik, zer zentzu du hainbeste urtez ugaldu gabe bizitzeak? Galderari balizko erantzuna aurkitu diote, Exeterko Unibertsitateak (Ingalaterra) gidatu duen nazioarteko ikerketa batean, orken bizimoduari erreparatuta. Current Biology aldizkarian eman dute egindako lanaren berri.
Txioak (14)
-
Zientzia Kaiera @zientzia_kOrkak, menopausiaren argigarri - zientziakaiera.eus/2017/01/25/ork…
-
Koldo Garcia @koldotxu#dazientziat @dazientziatAktan jasota. Primeran @koldotxu ! Darraigun #KulturaZientifikoa hedatzen
-
Ana Galarraga Aiest. @AnaGalarraga1Fenomeno arraroa da menopausia. Orkak aztertuta, haren arrazoi ebolutiboa ulertu dute.@amaiaportugal, @zientzia_k an:zientziakaiera.eus/2017/01/25/ork…
-
Uxune Martinez @UxuneMOrkak adibide hartuta, ikertzaileek ikusi dute ugalketa osteko bizitza moldaera bat dela zientziakaiera.eus/2017/01/25/ork…… twitter.com/i/web/status/8…#dazientziat @dazientziat
Erantzunak kargatzen...