Teknologia albisteak

Munduko 4 hiri handi, diesel ibilgailuak debekatzekotan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-12-02 : 11:20

Munduko 4 hiri handitako alkateek jakinarazi dutenez, datorren hamarkada erdirako debekatu egin nahi dute diesel ibilgailuak euren hiriburuetan ibiltzea. Madril, Paris, Atenas eta Mexikoko udalak izan dira erabakia jakinarazi dutenak, laurak ere kutsadura arazo handiak dituztenak. Hiriburuetako trafikoa (eta batez ere diesel ibilgailuena) murrizteko beste urrats bat.

Mexikon egiten ari diren c40 goi-bileran egin dituzte adierazpenok, munduko 40 hiriburu nagusienetako alkateak biltzen dituen kongresuan. Besteak beste, trafiko eta kutsadura arazoak izan dituzte hizpide (gaur egun hiriburu handietan dagoen arazo larrienetako bat), eta Paris, Mexiko, Madril eta Atenasko alkateak izan dira erabaki hori jakinarazi dutenak. Horrekin batera, garraio publikoa, bizikleta eta oinez mugitzea sustatuko dute.

Ibilgailuek sortutako kutsadurak 3 milioi heritz eragiten omen ditu urtero mundu mailan, Osasunerako Organizazioaren datuen arabera. Arazo horren zati handi bat diesel ibilgailuei dagokie, gainontzeko ibilgailuak baino askoz kutsakorragoak baitira. Kutsadura murrizteko hartutako erabakiak gero eta ugariago dira hiriburu handietan. Datozen urteotan bai ala bai hartu beharreko erabakiak izango dira. 

Paris hasi da dagoeneko murrizketak ezartzen: 1997 aurreko ibilgailurik ezin da sartu hiriburuan (eta murrizketak handitzea aurreikusi dute datozen urteotan), eta 3km-ko autobide bat oinezko bihurtu berri dute; Bartzelonan bizikletaren erabilera bultzatzeko kanpaina zabalak egin dituzte, eta CO2 emisioak 9.000 tonatan murriztu dira; Tokyon dagoeneko debekatuta daude diesel ibilgailuak. 

.........

Argazkia: BBC.

Erantzun

Sartu