
Elhuyarrek ekoizten duen Teknopolis telebista-saioaren monografiko bat, Odola, finalista da Zinema Zientifikoaren Nazioarteko Biurtekoan (BICC). Abenduaren 2an jakinaraziko dute zein diren lan irabazleak.
Abenduan onartu zituzten taula periodikoa osatzen duten azken elementuak, 113, 115, 117 eta 118 zenbakidunak, taulak zituen azkenengo 4 hutsuneak betetzera zetoztenak. Oraingoan, elementu horien izenak ere aurkeztu dituzte. Oraindik ere proposamena besterik ez dira, baina azken orduko aldaketarik ez badago, hauexek izango dira taula periodikoko azken lau elementuen izenak: nihonioa, moskovioa, tenesinoa eta oganesona.
Egitarau bete-betearekin dator aurtengo Zientzia Azoka. Datorren apirilaren 23an, eguerdiko 12tan hasi eta iluntzeko 8ak arte, ikertzaile gazteek ikasturtean landutako ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak erakutsiko dituzte Bilboko Plaza Barrian. Hala, 12-18 urteko gazteen ia ehun talde eta haien lanak izango dira protagonistak. Horrekin batera, zientzia-ikuskizunekin eta esperimentuekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen duten guztiek. Amaieran, egindako lanaren aitortza jasoko dute; besteak beste, talde batzuek Espainiako zein atzerriko beste azoka batzuetara joateko aukera izango dute.
Elhuyar Olinpiadaren 10. edizioko sariak banatu ziren atzo BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroan, Zamudion. Gasteiz, Lazkao eta Lekeitioko 60 gaztek parte hartu zuten jaian. Elhuyar Fundazioak, olinpiada.elhuyar.org webgunearen bitartez, X. Elhuyar Olinpiada abiatu zuen 2011ko urrian. Ordutik, Euskal Herri osoko 38 ikasgela ibili dira zientzia-lehiaketa honetan hilero Elhuyar Fundaziotik proposatzen genizkien probak ebazten.
Bihar goizean (ekainaren 6an, asteazkena) fenomeno astronomiko berezia biziko dugu. Artizarra eguzkiaren pare-paretik igaroko da eta ondo-ondo ikusteko aukera izango dugu. "Artizarraren iragatea" deritzo fenomeno horri (the transit of venus). Eguzkiari orbantxo bat atera zaiola pentsatuko dugu. Aurtengoa galtzen baduzu, luze itxaron beharko du hurrengora arte, 2117an izango baita. Izan ere, periodizitate berezi samarra dauka fenomeno astronomiko honek. Euskal Herrian osta-osta ikusi ahal izango dugu (eta ez lurralde guztietatik), baina online ere jarraitu ahal izango duzue, hementxe adibidez.
Eibartik blogetik ekarrita, cc-by-sa lizentziari esker.
Orain ehun urte baino gehiago, 1910ean, Jean Etxepare mediku gaztea ausartu zen esatera Eliza zela errudun euskara kamuts eta indarge zegoelako, emakumeak argiagoak direla gizonak baino, maitasuna ez dela bakarrik genero desberdinekoen arteko kontua, masturbazioa zela grinak apaltzeko beste modu bat, etab, etab. Elizak ez zion barkatu, eta haren Buruxkak ilunpetan egon zen hirurogeita hamar urtez, berriro osorik plazaratu arte.
Begirik eta belarririk ez duten izakietan, komunikazioa kimika kontua izaten da. Landareak, adibidez, komunikatzaile petoak dira; hamaika mezu kimiko bidaltzen dituzte: aurkariak uxatzeko, lagunak erakartzeko, ingurukoak ohartarazteko, ahaideak ezagutzeko... Mikroorganismoek ere hizkuntza kimikoa erabiltzen dute, indarrak batu, eta bakarrik ezingo luketena taldean egiteko, edo inguruan zer dagoen jakin eta horren arabera zer egin erabakitzeko. Ikertzaileak hizkuntza horiek ulertu eta ustiatu nahian dabiltza, besteak beste, antibiotiko eta fungizida berriak sortzeko, edo landareei haien berezko defentsak erabiliz etsaiei aurre egiten laguntzeko.
Elhuyar Fundazioak antolatzen duen Teknoskopioa proiektu-lehiaketaren azoka eta sari-banaketaren ekitaldia egin ziren ostiralean UPV/EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta FECYTen babesarekin. Guztira 75 talde aritu dira lehian azaroan hasi zen proiektu-lehiaketa honetan. 21 taldek amaitu dute 2. fasea, eta haietatik 11 pasatu dira 3. fasera. Bertaratu diren herritarrek talde horien guztien proiektuak ezagutzeko aukera paregabea izan dute EHUren Bizkaia Aretoan egin den proiektu-azokan. Parte-hartzaile guztiek stand bana izan zuten bisitariei beren proiektuaren berri emateko.
Hodeietan (gazteentzako narrazio zientifikoko liburua) argitaratu berri du Elhuyarrek. Obra hau narrazio zientifikoa da, 12-16 urteko gazteei zuzendua eta 2011ko CAF-Elhuyar sarietan, irabazle izan zen Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak kategorian.
Alfredo Sarmiento, Patricia Navarro eta Jone Omar kimikariek irabazi dute dibulgazio-artikulu orokor onenaren saria; Jon Makibar Ingeniaritza Kimikoan doktoreak, tesian oinarritutako dibulgazio-artikulu onenaren saria; Gorka Zabaleta kazetariak, berriz, zientzia-kazetaritzako lan onenaren saria. Bestalde, Merezimendu saria ere kimika-doktore batek jaso du: Jose Mari Elortzak.
Bihar, ostegunez, banatuko dituzte 2011ri dagozkion CAF-Elhuyar Sariak, Donostiako San Telmo museoan. 18:00etan hasiko da ekitaldia eta, Merezimendu sariaz gain, beste hiru sari banatuko dituzte: Dibulgazio-artikulu orokorraren saria, Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluaren saria eta Zientzia-kazetaritzaren arloko saria. Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioaren saria eman gabe uztea erabaki du aurten epaimahaiak.
Zientzia haurrentzat segundo gutxian, 8-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako zientzia-esperimentuen liburu bat da eta hamar minutuan edo gutxiagoan, familian eta lagun artean egin daitezkeen 100 esperimentutatik gora biltzen ditu.
Txileko Paranalen dagoen VISTA teleskopioak espazioari sekula atera zaion argazkirik zehatzenetakoa aurkeztu du. 17.000 × 17.000 pixeleko zabalerako argazkia da (guztira 290 megapixel), eta 200.000 galaxia erakusten ditu. Asko dirudien arren, unibertsoaren %0,004a besterik ez da. Atera kontuak.
Transplanteak sekulako aurrerapena izan ziren medikuntzan, baina ez dira perfektuak izatera iritsi; arazo handiak dituzte, eta gaur egungo ikerketa-lerro asko arazo horiek konpondu nahian ari dira. Azken urteetan, zelula amak iritsi dira ikerketa horietara.
Kirola da Euskal Herriko gazteen gai gogokoena, alde nabarmenarekin. Zientzia eta teknologia laugarren lekuan daude. Hala erakutsi du Elhuyar Fundazioak 2011. urtean UPV/EHUren Kultura Zientifikoaren Katedrarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin batera egindako Euskal Herriko gazteen zientzia eta teknologiari buruzko pertzepzioa 2011 ikerketa-lanak.