Teknologia albisteak

IkerGazte 2017 kongresua Iruñean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-01-29 : 12:20

IkerGazte 2017 Ikertzaile euskaldunen bigarren kongresua ate joka dugu. Oraingo honetan Iruñean izango da, maiatzaren 10, 11 eta 12an; UEU eta NUPen elkarlanari esker. Otsailaren 28a arte zabalik dago artikuluak bidaltzeko epea.

Datorren maiatzaren izango da Iruñean IkerGazte 2017 Ikertzaile euskaldunen bigarren kongresua. Maiatzaren 10-12 bitartean ospatuko da eta dagoeneko zabalik dago artikuluak bidaltzeko epea (otsailaren 28 arte). UEUren eta NUPen elkarlanari esker antolatzen da IkerGazte. Goiko bideoan duzue zer den IkerGazte, labur-labur kontatuta. Eta ondorengo honetan, Iñaki Alegria (UEU) eta Imanol Nuñez (NUP) aurtengo ekitaldiaz mintzo dira. 

Ikerlari euskaldun asko zeudela ikusi zuten eta nazioartean harremanak zituztenak, baina Iñaki Alegria UEUko zuzendariaren esanetan, jakintza arlo desberdinetakoek euren artean elkar ezagutzen ez zutela ikusita antolatu zuen UEUk lehenengoz IkerGazte. Lehenengoak izan zuen arrakasta ikusita, aurrera jarraitzea pentsatu zuten eta bi urterik behin antolatzea. Imanol Nuñez NUPeko Hizkuntzen goi-mailako institutuko zuzendariaren esanetan hasieratik oso proiektu erakargarria izan da NUPentzat ere.

Artikuluak bidaltzeko epea irekita dago eta otsailaren 28a izango da azken eguna.

Erantzun

Sartu