Teknologia albisteak

Nola hil Bernardo Atxagaren ordenagailuan bizi den deabrua

Sustatu
2018-12-05 : 09:02

Duela egun batzuk hitzaldia eman zuen Bernardo Atxagak Bartzelonan. Bideoa sarean duzue, eta interes bizia du, hizkuntza eskubideen inguruko mintegi batean eman zuen. Besteak beste, hitzaldian kontatu zuen nola bere ordenagailu berriak, duela urtebete erosiak, gaiztakeriak egiten dizkion eta zuzentzaile automatikoaren bidez euskarazko hitzak aldatzen dizkion. "Deabrua" barruan duela saldu zioten ordenagailua, kexu da Atxaga. Eta ez zaio arrazoirik falta, baina deabrukeriak badu konponbidea.

Publizitatea

Euskararen estrategia digitala: Hausnarketarako ideiak

Josu WaliƱo (cc-by-sa)
2018-12-03 : 12:21

Ingurune Digitala aldatuz doa. Egunetik egunera ikusten ditugu berrikuntzak, eta etengabe aldatzen zaigu teknologiarekin dugun harremana. Teknologiak inguratzen gaitu, eta harreman honetan hizkuntza ezinbestekoa da gaur egun. Alor honetan ere euskarak bere bidea egin du, eta askotan esan izan ohi dugun moduan, euskararen osasun digitala ez da txarra, baina aldaketak azkar datoz, eta, euskarak, abiadura horretara egokitzeko gaitasuna behar du.

Txiokatu zure tesia 6 mezutan LEHIAKETA azaroaren 20an

2018-11-20 : 10:36

Euskal ikertzaile gazteei zuzendutako Twitterreko lehiaketaren laugarren edizioa egingo da azaroaren 20an: “Txiokatu zure tesia 6 mezutan” (#txiotesia4). Sei txiotan eta euskaraz laburtu behar da tesia eta sari bi banatzen dira: “Txiolari ulergarriena” (500€) eta “Txiolari originalena” (300€). Euskal ikertzaileei izen-abizenak jartzea eta hauek egiten dituzten lanak gizarteratzea da helburu nagusia eta 160 ikertzailetik gora animatu dira erronkara orain arte antolatu diren 3 edizioetan.

LIBRECON 2018, azaroak 21 eta 22: Teknologia irekiak, software librea eta eraldaketa digitala eztabaidagai

2018-11-16 : 12:31

Industrian, finantzetan eta administrazio publikoan eginiko teknologia irekien aplikazioak dakartzan onurak eta erronkak, LIBRECON powered by CEBIT ekitaldiaren zortzigarren edizioaren ardatz nagusia osatzera datoz, datorren azaroaren 21ean eta 22an Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko den kode irekian oinarritutako IKT sektorerako Europako Nazioarteko hitzordu garrantzitsuenetako batean.

23

Badator Mastodon.eus

Erabiltzailearen aurpegia
2018-11-14 : 11:36

Mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da. Azkue Fundazioak erosi du domeinua eta euskal komunitateko zenbait kideren laguntzarekin ari da hau antolatzen.

Izendegia, aplikazio mugikorra

Sustatu
2018-11-14 : 11:12

Arabyte ekimenak sortutako aplikazioa da Izendegia (Android mugikorretarako Google Playn). Euskal izenen zerrendak beti izan dira oso kontsultatuak, egutegi, liburuki eta Interneten. Orain app erako bertsioa eskuragarri.

Foroa.eus, euskarazko foroa euskaldunontzat

Albertonik (Blogak.eus-etik)
2018-11-13 : 08:36

Ba hori, asko bilatu ondoren, ez dot aurkitu euskeraz egindako fororik. Horregaitik, euskerazko lehen foroa sortzera animatu naiz. Foroa.eus en aurkitu dezakezue. 

Bill Gatesek komuna eraldatu nahi du

Sustatu
2018-11-09 : 13:01

Gure komunak hodi-sare publikoarekin daude lotuak eta gure zikinkeria araztegietara eramaten dute, edaten dugun urarekin eta ingurumenarekin ahalik eta kontaktu gutxien eduki dezan. Higiene kontua da. Horri esker gaixotasun gutxiago ditugu.

Talde Komunikazioa: Komunikazio tresnak eta informazio kudeaketa

2018-10-30 : 13:21

Azkue Fundazioak Talaios Kooperatibarekin elkarlanean, teknologiarekin lotutako ikastaroak antolatu ditu Sartu gurekin teknologiaren ur handitan lelopean. Jendea formatzeko asmoarekin jarri da martxan proiektu hau. Sarritan teknologiaren mundua informatikariekin bakarrik erlazionatzen da, baina mundu guztiarentzat da erabilgarria; ikasle zein irakasle, zientzialari, soziologo… edozeinentzat aproposak dira doako ikastaro hauek; oinarrizko gauzak era teoriko-praktikoan landuko ditugu ikuspuntu kritiko batetik.

Rikardo Arregi sarietan 10 mugarri saritu dituzte, tartean Eibar.org elkartea

2018-10-29 : 15:02

Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien 30. urtemugan sariketa berezia antolatu zuen Andoaingo Udalak joan den ostiralean, eta 30 urte horietako komunikazioaren 10 mugarri saritzea erabaki zuten. Horietako bat Eibar.org elkartea izan zen.

Sustatuk 17 urte bete ditu

Sustatu
2018-10-26 : 10:36

Duela 17 urte jaio zen Sustatu. Archive.org zerbitzuko "irudi gordeen" Wayback Machine artxibotik bideo hau egin genuen duela egun batzuk, nahiz eta orain animazioa egiteko tresna zehatza ibili ez dabilen.

Kotxeetan ere, publizitate salmenta bideratzeko "datuak" izango gara

Sustatu
2018-10-25 : 09:21

Ezaguna da esaldia Facebook-en geu, erabiltzaileok, garela produktua, eta produktu hori publizitate kanpainei saltzen duela Facebook-ek, estatistika eta target zehatz-zehatzei esker. Ba gauza bera gerta daiteke kotxeekin. Eta hasi da prozesua jada: General Motors-ek 3 hilabetez sekretuen kontrolatu zituen 90.000 autotako gidariak, nork non zein irrati entzuten zuen, lan prospektiboak egiteko.

"Euskal Herriko 100 mendi ederrenak" proiektua eta webgunea aurkeztu dituzte

Sustatu
2018-10-24 : 10:15

Eibarko mendizale talde batek bultzatuta sortu da Euskal Herriko 100 Mendi Ederrenak egitasmoa. Azken urteotan mendirik mendi ibili ondoren, gure lurraldeko mendirik ederrenak izan daitezkeen horiek webgune batean batu dituzte: informazio praktikoa, trackak, argazkiak, bazkaltzeko leku aproposak eta abar. Informazio praktiko eta erabilgarria edozein mendizalerentzat.

Londresko eguneroko bizitzaren laburpena, 7,3 gigapixeleko eta 24 orduko time-lapse batean

Sustatu
2018-10-22 : 08:41

Erresuma Batuko hiriburuaren 24 orduko gora-beherak batu dituzte time-lapse batean. Bada panoramika zabal eta handiagorik (320 gigapixeleko irudiak ere egin izan dira Londresen bertan), baina 7,3 gigapixeleko honek badu berezitasun bat: orduaren arabera kontsultatu daitezke Londresko auzoak, egunean zehar nola aldatzen den erakusten digularik.

Wiki Loves Monuments 2018: Argazki irabazleak

Sustatu
2018-10-21 : 09:41

Irailean jokatu zen Wiki Loves Monuments argazki lehiaketa eta datu orokor ikaragarriak utzi dizkigu: 64 herrialdek parte hartu dute aurten eta guztien artean 249.683 argazki berri igo dituzte Commons-era. Monumentu eta ondarearen inguruko argazki libreak guztiak, Wikipedia zein beste edozein lekutan libreki erabili ahal izateko. Euskal Herrian bigarren aldiz parte hartu dugu eta aurreko urteko marka hautsiz, 24 argazkilarik bidalitako 859 argazki jaso ditugu. Ekarpen ederra.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››