Teknologia albisteak

LIBRECON 2018, azaroak 21 eta 22: Teknologia irekiak, software librea eta eraldaketa digitala eztabaidagai

Erabiltzailearen aurpegia
2018-11-16 : 10:31

Industrian, finantzetan eta administrazio publikoan eginiko teknologia irekien aplikazioak dakartzan onurak eta erronkak, LIBRECON powered by CEBIT ekitaldiaren zortzigarren edizioaren ardatz nagusia osatzera datoz, datorren azaroaren 21ean eta 22an Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko den kode irekian oinarritutako IKT sektorerako Europako Nazioarteko hitzordu garrantzitsuenetako batean.

Ospakizunean, ESLE Euskadiko Teknologia Libreko Enpresen eta Ezagutza Irekiaren Elkartearen eskutik, open source izendatuek enpresetako eta erakunde publikoetako eraldaketa digitala nabarmenki eragiten ari diren eremu teknologikoetan erregistratutako azken aurrerapenak erakutsiko dira, esaterako ziber-segurtasuna, IoT edo Big Data, besteren artean.

Horretarako, LIBRECON ekitaldiaren zortzigarren edizioak, hirugarren aldiz Bilboko egoitzan - 2014, 2016, 2018 -, nazioarteko enpresak bilduko ditu, teknologia irekietan (Orange, Hitachi, Mozilla, Bitergia edo Grifols…) oinarritutako irtenbideen garapenean eta aplikazioan erreferenteak direnak hala nola sektoreko aditu ospetsuak, esaterako Richard Stallman GNU/LINUX sistema eragilearen sortzailea, Rebeca Marciel iberiar penintsulako Gartner aholkularitzako arduradun gorena edota Julia Bernal, transakzio historiko batean IBM-ren bidez eskuratua izan ondoren informazio fokoan aurkitzen den kode irekiaren irtenbideak hornitzeko Red Hat Espainiarako eta Portugalerako manager nagusia.

Ospakizunak halaber software pribatiboen erabileraren aurrean teknologia irekien eredua sustatzen duten erakunde europar ospetsuetatik datozen nazioarteko txostengileen presentziarekin kontatuko du. Horrela, partaideen zerrendan daude Astor Nummeling, Europan ekosistema digital ireki eta lehiakor baten sorrera defendatzen duen irabazi asmorik gabeko Open Forum Europe erakundeko kidea; Carsten Emde, OSADL industriarako kode irekiaren software garapenetarako erakunde alemaniar sustatzaileko manager nagusia eta Marius Felzmann, CEBIT-eko presidenteordea.

Ospakizunean, Euskadiko Teknologia Libreko Enpresen eta Ezagutza Irekiaren Elkartea (ESLE) eta ASOLIF (Software Libreko Enpresen Federazio Nazioa) estatuko bere homologoa antolatzaileen eskutik, open source izendatuek enpresetako eta erakunde publikoetako eraldaketa digitala nabarmenki eragiten ari diren eremu teknologikoetan erregistratutako azken aurrerapenak erakutsiko dira, esaterako ziber-segurtasuna, IoT edo Big Data, besteren artean.

Horretarako, LIBRECON ekitaldiaren zortzigarren edizioak, hirugarren aldiz Bilboko egoitzan, nazioarteko enpresak bilduko ditu, teknologia irekietan (Orange, Hitachi, Mozilla, Bitergia edo Grifols…) oinarritutako irtenbideen garapenean eta aplikazioan erreferenteak direnak hala nola sektoreko aditu ospetsuak, esaterako Richard Stallman GNU/LINUX sistema eragilearen sortzailea, Rebeca Marciel iberiar penintsulako Gartner aholkularitzako arduradun gorena edota Julia Bernal, transakzio historiko batean IBM-ren bidez eskuratua izan ondoren informazio fokoan aurkitzen den kode irekiaren irtenbideak hornitzeko Red Hat Espainiarako eta Portugalerako manager nagusia.

Ospakizunak halaber software pribatiboen erabileraren aurrean teknologia irekien eredua sustatzen duten erakunde europar ospetsuetatik datozen nazioarteko txostengileen presentziarekin kontatuko du. Horrela, partaideen zerrendan daude Astor Nummeling, Europan ekosistema digital ireki eta lehiakor baten sorrera defendatzen duen irabazi asmorik gabeko Open Forum Europe erakundeko kidea; Carsten Emde, OSADL industriarako kode irekiaren software garapenetarako erakunde alemaniar sustatzaileko manager nagusia eta Marius Felzmann, CEBIT-eko presidenteordea.

LIBRECON, aisialdirako eta negoziorako gune bat

Bere osotasunean, ospakizunak ezagutza trukatzeko pentsatutako 70 txostenekin kontatuko du, konferentziak, tailerrak, hitzaldi teknikoak edo mahai-inguruak direla medio. LIBRECON esparruak barne hartuko ditu, partaidetza hauetarako eremuez gainera, erakusketa esparru bat zeinetan eraldaketa digitalerako enpresa erronka eta irtenbide ezberdinak erakutsiko diren eta beste bat berriz, negozio aukerak sortzera bideratutako speed networking-en dinamikak garatzeko. Era berean, ospakizuna abiapuntua izan daiteke open source-ren inguruan merkataritza loturak finkatzera heltzeko. Nobedade azpimarragarri modura, edizio honetan elkarte eta enpresa frantziar, alemaniar eta portugaldarren ordezkaritza oparoarekin kontatuko da.

Kongresuaren esparruan halaber “LIBRECON Videogames Concert” kontzertu sinfonikoa bezalako ekimen ludikoak ospatuko dira, zeinetan Eímear Noone zuzendari eta konpositore irlandar sarituak Bizkaiko Orkestra Sinfonikoa (BIOS) zuzenduko duen, besteak beste, World of Warcraft, Zelda eta Donkey Kong bezalako bideo-joko klasikoen soinu-bandekin osatutako errepertorio hunkigarri baten bidez.

Ospakizunak, teknologia irekien profesionalengana hala nola zaleengana zuzenduta dagoenak, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babesarekin kontatzen du eta, lehen aldiz, TIC teknologietara dedikatutako eta arlo honetako nazioarteko barometro nagusiena den CEBIT munduko azoka alemaniar ospetsuenaren aliantzarekin.

Richard Stallman, software irekiaren aita

Ospakizunaren bigarren eta azken ekitaldian, software librearen esparruko ordezkari esanguratsuenetako baten, alegia GNU/LINUX sistema eragilearen sortzailea eta Free Software Foundation-eko presidentea den Richard Stallman programatzaile estatubatuarraren hitzaldi preziatuarekin kontatuko da. Software librearen aitatzat hartzen denak, eredu honen helmugak eta filosofia aztertuko ditu eta programak exekutatu, kopiatu, banatu edo aldatzeko orduan erabiltzaileen askatasunak irmotasunez defendatzen dituenez, gogoeta bat egingo du teknologiako copyright-aren aplikaziotik datozen eragozpenen hala nola gehiegikerien inguruan.

Bestalde, hilaren 22ko jardunaldiaren hein handi bat ziber-segurtasunera dedikatuko da, garapen teknologiko guztietarako zeharkako teknologia bat, erakunde garatzaile nagusienen ikerketa fokoan aurkitzen dena, enpresetan eta erakundetan ziber-erasoen arloan bereziki nahasia gertatutako iazko urtearen ondoren.

Foroan, teknologia honek gainditu beharreko erronkak izango dira hizpide, arloan nabarmentzekoak diren zenbait adituen eskutik, esaterako Luis Jiménez, Zibersegurtasunerako Zentro Nazionaleko (CCN) zuzendariorde nagusia, Iratxe Martín, Basque Cibersecurity Center-eko (BCC) TIC azpiegituraren arduraduna, eta Ángel Barrio, Iberdrolako TI segurtasunaren arduraduna.

Emakumeen zeregina, eztabaidagai

Abangoardia teknologikoaren inguruko hitzaldiez eta txostenez haratago, LIBRECON powered by CEBIT ekitaldian halaber sektorerako garrantzitsuak diren gaien inguruko gogoetarako eta iritzi trukaketarako esparruak hartuko dira barne. Beraz, mahai-inguruaren formatuan, administrazio publikoan eginiko software librearen gestioa edota ziber-segurtasunak gainditu behar izaten dituen erronkak bezalako gaiak jorratuko dira.

Ospakizunean halaber gai oso eztabaidagarri bat jorratuko da: emakumeak TIC-en sektorean eta, zehazki, open source-ren esparruan betetzen duen zeregina. Esparru honetan eginiko emakumearen ezarpena oraindik zehazteko dago, horregatik, sektore teknologikoan berdintasunerantz eginiko aurrerapena trabatu eta etorkizuneko lanbide eskariak estaltzeko beharrezko talentuaren sorrera baldintzatu egiten dira. Hala eman du aditzera AMETIC sektore teknologiko eta digitalaren patronalak eginiko azterketa berri batek; emakumezkoen presentzia sektorean 37,4koa omen da, alegia duela 20 urteko portzentajearen antzekoa.

“Emakumea eta Teknologia” panelak teknologia irekien esparruko hiru emakume exekutibo ospetsu bilduko ditu, esparru gehienbat maskulino batean eginiko bere garapenari buruzko kontakizun eredugarria eskainiko dutenak. Mahai-inguruan partaide izango dira Rebeca Marciel, Espainiako eta Portugalgo Gartner aholkularitzako arduradun gorena, Julia Bernal, iberiar penintsulako Red Hat-eko gerentea eta Carolina Moreno, Liferay-ko salmenten zuzendaria.

Bizkaia, ezagutza irekiaren egoitza

LIBRECON powered by CEBIT ekitaldiak Bizkaia erreferentziazko nazioarteko gunea bihurtuko du, finkatzeko bidean dagoen teknologia irekien esparrua bezalako sektore baten hedapenerako. Izan ere, gero eta gehiago dira bere lehiakortasuna eta berrikuntza bultzatzeko kode irekian oinarritutako garapenetan konfiatzen duten enpresak eta erakundeak.

Euskadi joera horrekin bat dator. Lurraldeko open source izendatuen sektorea urtean % 7ko erritmoarekin garatuz doa, jarduneko 10.000 profesional baino gehiagorekin eta 2017an 2.500 milioi eurotik gorako negozio bolumen bat sortu zuen, ESLE-ko datuen arabera. Esparru honetan erabateko enplegua garatzen da eta bere erronka nagusia da talentu kualifikatua erakartzea.

Elkartearen esanetan, 40 konpainia garatzaile baino gehiagorekin kontatuz, gaur egun euskal enpresetan erabiltzen diren informatika aplikazioen % 50a baino gehiago kode irekiaren irtenbidetan oinarritzen da. Open source garapenak nagusitzen dira, software pribatiboaren aurrean, garatzeko bidea dauden datuen analitika, ziber-segurtasuna, gestio aplikazio berriak, Internet of Things (IoT) eta Industrial Internet of Things (IIoT), robotika kolaboratzailea, Adimen Artifiziala, Machine Learning-a eta Blockchain azpiegitura bezalako esparruetan.

Teknologia hauek guztien presentzia, beste askoren artean, nabarmendu egingo da LIBRECON powered by CEBIT ekitaldian.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago