Teknologia albisteak

Sustatuk 17 urte bete ditu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-10-26 : 10:36

Duela 17 urte jaio zen Sustatu. Archive.org zerbitzuko "irudi gordeen" Wayback Machine artxibotik bideo hau egin genuen duela egun batzuk, nahiz eta orain animazioa egiteko tresna zehatza ibili ez dabilen.

Goiko animazioan ikusten diren Sustatu zaharrak 2015. urtera artekoak dira. Geroztik Sustatu.eus gara, eta beste diseinu aldaketa bat ere izan dugu, baina 2001eko Sustatu.com URL-ek funtzionatzen segitzen dute oraindik ere, orduko Interneteko euskal edukietatik geratzen diren apurretakoak dira. Hona 2001eko artikulu haietarik batzuk...

2001eko urrian, New York-eko Dorre Bikiak jausi eta hilabetera, hasi ginen proba batzuk egiten, eta hilabete amaierarako benetako artikuluak ari ginen idazten. Akaso azaroa hasi arte ez zen publiko egin, baina argitalpen jarraituarekin hasitako lehen artikulua, 2001eko urriaren 29ko hau dela uste dugu, Xabier Amurizari buruzkoa. Urteurrena beraz datorren astelehenean izango da, baina tira, oso jaiotegun zehatza ere ez du webgune honek, 2001eko urrian edo azaroan jarri izan dugu urte batzuetan edo bestetzuetan.

Zorionak guri, beraz!

Erantzun

Sartu