Teknologia albisteak

Talde Komunikazioa: Komunikazio tresnak eta informazio kudeaketa

Erabiltzailearen aurpegia
2018-10-29 : 13:21

Azkue Fundazioak Talaios Kooperatibarekin elkarlanean, teknologiarekin lotutako ikastaroak antolatu ditu Sartu gurekin teknologiaren ur handitan lelopean. Jendea formatzeko asmoarekin jarri da martxan proiektu hau. Sarritan teknologiaren mundua informatikariekin bakarrik erlazionatzen da, baina mundu guztiarentzat da erabilgarria; ikasle zein irakasle, zientzialari, soziologo… edozeinentzat aproposak dira doako ikastaro hauek; oinarrizko gauzak era teoriko-praktikoan landuko ditugu ikuspuntu kritiko batetik.

Hilabetean behin ikastaro bat egongo da. 12 ordu izango ditu bakoitzak, ostiraletako goiz eta arratsalde, eta larunbat goizetan banatuta, Euskararen Etxean, doan.

Talde komunikazioan, hainbat tresna baliatzen ditugu, baina logika askorik gabe batzuetan: ezezagutza, ohiturak, denbora falta… Gure talde komunikaziorako baliagarri izan daitezkeen, zenbait ezinbesteko tresna landuko ditugu ikastaroan.

Gaiak:
• Posta zerrendak/Buletinak (Mailchimp)
• Telegram/Whatsapp/Signal (Telegram)
• Sare sozialen erabilera (Twitter)

Datak eta ordutegia:

  • Azaroak 23, ostirala [goizeko 10:00-14:00 eta arratsaldeko 15:3-19:30] eta 24, larunbata [goizeko 10:00-14:00]

Izena emateko parte hartzaileek inprimaki hau bete behar dute.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago