Teknologia albisteak

Wiki Loves Monuments 2018: Argazki irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-10-21 : 09:41

Irailean jokatu zen Wiki Loves Monuments argazki lehiaketa eta datu orokor ikaragarriak utzi dizkigu: 64 herrialdek parte hartu dute aurten eta guztien artean 249.683 argazki berri igo dituzte Commons-era. Monumentu eta ondarearen inguruko argazki libreak guztiak, Wikipedia zein beste edozein lekutan libreki erabili ahal izateko. Euskal Herrian bigarren aldiz parte hartu dugu eta aurreko urteko marka hautsiz, 24 argazkilarik bidalitako 859 argazki jaso ditugu. Ekarpen ederra.

EWKE elkarteak izendatutako epaileak lanean aritu dira bidalitako argazkien aukeraketa egiten. Besteak beste, ondoko kriterioak erabili dituzte argazkiak apartatzeko orduan: kalitate teknikoa; originaltasuna; eta, argazkiaren erabilgarritasuna Wikipedian. 10 argazki izan dira finalerako hautatuak, zuzenean nazioarteko sariketara pasako direnak.

Horrez gain, Azkue Fundazioak eskainita, ondoko sariak banatu ditugu:

  • Euskal Herriko argazkirik onena: Ebaki lankidearen Gasteizko Bataila birsortzea. Berak eramango du, Parrot Mambo Fly drona. 
  • Bizkaiko argazkirik onena: Igerrak lankidearen Itsas Gane Igerrak. Berarentzat izango da Hero Session waterproof Go-proa.
  • Bilboko argazkirik onena: Ebaki lankidearen Grandes Molinos Vascos. Berarentzat Telefonoarekin argazki eta bideoak egiteko produktu sorta.

Gainerako argazki finalistak, nazioarteko lehiaketara pasako direnak, hauek izan dira (ikus Wikimedian):

  • Bilar – Sorginaren Txabola- . Egilea: TheKlan
  • Narros jauregia eta olatuak -bodyboard. Egilea: TheKlan
  • Gernika – Jai-Alai frontoia. Egilea: Ebaki
  • Azpiegitura hidraulikoa. Egilea: Igerrak
  • Laudio – Ugarte dorretxea. Egilea: Ebaki
  • Abaroa jauregia edurrez. Egilea: Gara2lla
  • Oñati – Sancti Spiritus Unibertsitatea. Egilea: Ondare Lagunak

Lehiaketara aurkeztu diren argazki guztiak ikusteko jo ezazue Wikimediara.

 

.................

Jatorrizko informazioa eta argazkiak: Euskarazko Wikipediako artikulu honetan.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago