Euskal ikertzaile gazteei zuzendutako Twitterreko lehiaketaren laugarren edizioa egingo da azaroaren 20an: “Txiokatu zure tesia 6 mezutan” (#txiotesia4). Sei txiotan eta euskaraz laburtu behar da tesia eta sari bi banatzen dira: “Txiolari ulergarriena” (500€) eta “Txiolari originalena” (300€). Euskal ikertzaileei izen-abizenak jartzea eta hauek egiten dituzten lanak gizarteratzea da helburu nagusia eta 160 ikertzailetik gora animatu dira erronkara orain arte antolatu diren 3 edizioetan.
Nori zuzenduta:
- Tesia orain egiten dabiltzan ikerlariei.
- 2015/2018 urte bitartean tesia aurkeztutako ikerlariei.
Arauak:
- Parte hartzeko Twitter kontu publikoa izan behar da.
- Tesia 6 txiotan azaldu behar da eta beraz ez dira kontuan hartuko 6 txio baino gutxiago edo gehiago erabilitako ikerlarien parte hartzea .
- Tesia edozein hizkuntzatan landua izan daiteke baina lehiaketan euskara hutsean parte hartu behar da. Txioak euskaraz idatzi behar dira.
- Azaroaren 20an (asteartea) goizeko 09.00-21.00ak bitartean idatzi behar dira txioak. Txioak aldi batean edo tarteka bideratu daitezke baina beti zehaztutako ordutegiaren barruan.
- Txio bakoitza zenbatu egin behar da: 1, 2, … mezuaren aurretik jarrita.
- Mezuaren amaieran derrigorrez jarri behar da #txiotesia4 traola.
- Lehenengo mezuan tesiaren izenburua idatzi behar da.
- Azken mezuak tesiaren emaitza, ondorioa edo hipotesia plazaratu behar du.
- Tesiaren zati bati edo proiektu osoari buruz aritzeko aukera dago.
- Testu osagarria edo dokumentu atxikiak ezin dira esteka bidez bideratu.
- Aldiz, audioak, bideoak, irudiak edo bibliografia estekak gehituz eman daitezke.
Txioen hautaketa:
- Txiokatutako mezuak lehiaketa ondoren bistaratzeko gordeko dira.
- Antolatzaileek gordetako parte hartzaileen txioak gainbegiratuko dituzte arauak bete dituzten edo ez ziurtatzeko.
- Arauak bete dituzten txiolarien mezuak multzokatu egingo dira eta epaimahaikideei helaraziko zaizkie.
INFORMAZIO +
Erantzun
Sartu