Teknologia albisteak

Londresko eguneroko bizitzaren laburpena, 7,3 gigapixeleko eta 24 orduko time-lapse batean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-10-22 : 08:41

Erresuma Batuko hiriburuaren 24 orduko gora-beherak batu dituzte time-lapse batean. Bada panoramika zabal eta handiagorik (320 gigapixeleko irudiak ere egin izan dira Londresen bertan), baina 7,3 gigapixeleko honek badu berezitasun bat: orduaren arabera kontsultatu daitezke Londresko auzoak, egunean zehar nola aldatzen den erakusten digularik.

Lenstore, Canary Wharf eta Nikonen lan promozionala da 24 Hour London egitasmoa. Londresko eguneroko bizitzaren laburpen grafikoa da, 7,3 gigapixeleko eta 24 orduko  time-lapse batean. Esan bezala, berezitasun handiena da nabigazio kronologikoa ere egin daitekeela. 

Esperimentu bat besterik ez da, baina argazkizaleentzat ikusgarria. Nikon D850 kamera eta AF-S Nikkor 300mm f/2.8 objetiboa erabili dituzte time-lapsea sortzeko. Kameren ahalmena areagotu ahala, tankera honetako gero eta ekimen gehiago ari gara ikusten, gero eta bereizmen eta gaitasun handiagoarekin.

 

 

 

Erantzun

Sartu