
Blogak komunikazio pertsonalerako web sinpleak izatetik, garapen aukera handiak eskaintzen dituzten tresnak izatera pasa dira. Blogak sortzeko erabiltzen ziren tresnek, orain aukera gehiago eskaintzen dituzte; horien artean ezagunena WordPress. Horrek eskaintzen dituen aukerak aztertu eta landuko ditugu ikastaroaren bidez, web sinple batetik hasi eta garapenerako aukerak aztertuz.
JarriON aplikazioa, euskarazko ikus-entzunezkoak telebistarekin lotzen dituen aplikazioa berritu egin dugu. Android bertsioaz gain, iOs bertsioa ere badu orain iPhoneetarako, eta lehen bideo-kanalak zituen tokian, horiez gain, podcast edo audio-kanalak ditu, eta baita zuzeneko irrati eta telebista streaming-ak. Hori guztia tekebistarekin lotu daiteke Chromecast gailu bat badaukazu. Estreinaldirako, sustapeneko kanal extra gisa, euskaraz ez da izango baina Auzitegi Goreneko Proces-aren epaiketako zuzenekoa jarri dugu, non Urkullu lehendakaria agertzekoa den 10.00etatik aurrera.
Martxan dago jada Bizkaiko Foru Aldundiaren Lau Haizeetara plataforma digitala. Bere fondoetan gordetako ale zahar eta kutunenak aurkitu eta bistarazteko liburutegi digitala da. 15. eta 18. mendeen artean argitaratutako hainbat lan daude, baita eskuizkribuak eta lan grafikoak ere,.
Blogetik blogera badago aldea; izan ere, zenbait blog erakargarriagoak, interesgarriagoak edo ulerterrazagoak zaizkigu. Eta, ondorioz, horietan sartzen gara gehien, beste batzuk alboratuz. Blogaria bazara edo blog bat zabaltzekotan ari bazara hona hemen 10 gomendio baliagarri:
Ez dago euskarazko lehiaketarik telebistan, eta horrek alboko kalteak ditu. 2017an Burubero Fest amaitu zen, eta ETB3n lehiaketa txiki bat izan zen, apenas iraun zuena. Eta aldiz, ikuslegoa zaletua da, gaztelerazko Pasapalabra saioak Hego Euskal Herrian zaletasun handia baitu.
Hizkuntza-datuak eta sistema eguneratu dituzte Elhuyar hiztegien aplikazio mugikor berrituetan. Online/offline kontsultatu daiteke; eta hiru hizkuntza-bikote daude: eu-es/eu-fr/eu-en. Doan deskargatzeko prest dago GooglePlayn (Android mugikorretarako) eta AppStoren (iOS mugikorretarako).
Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak, euskarazko Wikipedia aberasteko lan egiten duenak, beste egitasmo bat ere badu 2019. honetan, Wikipedia osoaren interesekoa: Wikimedia eta Hezkuntza nazioarteko konferentzia egiten lagunduko du. Biltzar hau apirilaren 5etik 7ra egingo da Donostian
Pantailak euskarazko informazioa hedatzeko erabiltzen dituen proiektu berria da. Erakunde, elkarte edo edozein enpresak bere informazioa edonon kokatzeko telebista pantaila-lauen zerbitzu bat. Pantaila hauetan, automatikoki elikatuta baina modu moldagarrian, etengabeko euskarazko informazio eguneratua erakustea da asmoa. Horretarako sortu dugu Pantaila.eus egitasmoa.
1993ko gabonetako oporrak aprobetxatuz hasi zen Ton Roosendaal Eindhoveneko (Herbeereak) NeoGeo izeneko bere estudio txikian Blender izeneko 3D animaziozko irudiak sortzeko softwarea sortzen.
Duela urtebete impasse batean sartu zen Azpitituluak Euskaraz proiektua, baina proiektuak jarraipena lortu du azkenean. Dirulaguntza deialdi bat tarteko dela, webgunea berritu da, .com izatetik Azpitituluak.eus izatera igaro da, eta eduki berria ere badago.
Q12 Espainian modan jarri den aplikazio bidezko telebista-programa berezi bat da. Telebista da, aurkezle batek gaueko 22.00etan aurkezten duen quiz saio bat delako, baina aplikazio mugikorraren barruan bakarrik ikusten da emanaldia. Eta parte-hartzaileak aplikazioaren erabiltzaile guztiak gara. Gaztelaniaz da eta pentsatzekoa da Hego Euskal Herrian ere badela erabiltzailerik.
Sareko tresna berri eta harrigarri batek Photoshop eta Gimp menderatzen dutenek lortzen dutena egiten uzten digu irudi-manipulazioaz ezer ez dakigunoi. Remove.bg webgunera igo pertsona baten irudia, eta fondoa ezabatzen dio, geruza gardena ezartzeko. Di-da, 5 segunduan, zehaztasun handiz.
Sareko hiztegi euskaldun berri bat sortu dela jakin dugu: TextReference.com. Testuingurudun hiztegi bat da, hitz eta esamoldeen ordainak itzulpen memoria handietan bilatzeko aukera ematen du era horretako hiztegi batek, eta itzulpenetako aukeretan aurkitzen du sistemak erantzuna, definizioetan oinarrituta egon barik.
Txio batean nahi gabeko errore txikia egin zuen Rudy Giuliani politikari Trump-zale estatubatuarrak duela gutxi: espaziorik ez utzi puntu baten ondoren, eta ondorioz, osatu zen hitzak domeinu itxura hartu zuen: G-20.In. Twitterrek klikagarri bihurtu zuen hori automatikoki, eta marketing aditu batek domeinua erosi eta Trump-en aurkako mezua paratu du bertan. Barregarriena da Giulianik ez duela ulertu errore inozo bat izan dela guztia.