Teknologia albisteak

Bill Gatesek komuna eraldatu nahi du

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-11-09 : 13:01

Gure komunak hodi-sare publikoarekin daude lotuak eta gure zikinkeria araztegietara eramaten dute, edaten dugun urarekin eta ingurumenarekin ahalik eta kontaktu gutxien eduki dezan. Higiene kontua da. Horri esker gaixotasun gutxiago ditugu.

Baina herrialde behartsuetan ezinezkoa, edo garestiegia, da horrelako sistema bat martxan jartzea. Horren ondorioz, gurean eragin gutxi duten zenbait gaixotasun oso hedatuak daude hirugarren munduan. Unicefen arabera, milioi erdi haur hiltzen dira urtean beherakoak jota.

Bill Gates Microsofteko sortzaile diruduna filantropia ekimenetan dabil aspaldian. Eta begiz jota duen alor bat da komunen sistema eraldatzea. 2012an "Komuna berrasmatu erronka" (Reinventing the toilet Challenge) iragarri zuen, eta Beijing-en dago egun hauetan erronka horretara aurkeztu diren taldeen emaitzak erakusten. Komun berritzaile hauek Hegoafrikako Durban hirian ari dira testeatzen.

Batzuk eguzki energia darabilte giza hondakinetatik ur erabilgarria ateratzeko, beste batzuk gorozkiak prozesatzeko gai dira erregai moduan erabiltzeko, gehienek likidoa bereiztu eta tratatu egiten dute komuna bera garbi uzteko. Beheko bideoan daude garatu diren soluzioetako batzuen azalpena:

Erantzun

Sartu