Teknologia albisteak

Netflix ereduaren arrakastaren paradoxa: BitTorrent berriz gorantz

Sustatu
2018-10-18 : 10:32

P2P plataformen bidezko ikus-entzunezkoen kontsumoa, industriak "pirateria" deitzen duena, beherantz zihoala zirudienean, berriro goraka ari da, BitTorrent teknologiaren bitartez. Arrazoia, paradoxikoki, beherakadaren berdina izan daiteke: on-demand kontsumoa errazten duten plataformak biderkatu dira. Netflix erosoagoa da BiTtorrent baino, eta horrek BitTorrent-en ahultzea ekarri du, baina Netflixen ez dauden beste X produktu izar ikusi nahi dituzunean eta serie beste plataforma dagoenean... guztietara harpidetzea baino errazagoa da BitTorrentera itzultzea.

Publizitatea

Spotifyren 10. urtebetetzean, urteotako abestirik entzunenen zerrenda eta playlista

Sustatu
2018-10-17 : 09:54

Musika streaming bidez entzuteko plataformarik arrakastatsuena da Spotify. 10 urte bete berri ditu, 180 milioi erabiltzaile aktiborekin. Azken 10 urteotan plataforma horretan gehien entzun diren abestien rankinga ere egin du eta playlist bat sortu du urteurrena ospatzeko. Ed Sheeran, The Killers, Drake, Rihanna edota Eminem aurkituko ditugu bertan.

Paul Allen hil da, Microsoften sortzaile eta PC munduaren aitzindari

Sustatu
2018-10-16 : 13:15

Bart hil da Seatlen (AEB) 65 urte zituelarik Paul Gardner Allen, ordenagailu pertsonalen (PC) kontzeptuaren bultzatzaile nagusitzat hartzen dena. Microsoften sortzaile izan zen, Bill Gatesekin batera; zientzia eta teknologiaren alorretan egindako lan filantropikoarengatik ere ezaguna da.

Tokikom jardunaldia: kazetaritza mugikorrekin, eta beste gai batzuk

Sustatu
2018-10-16 : 11:45

Bi urtean behin egiten duen bezala, TOKIKOMek, EiTBrekin elkarlanean, TOKIKOM Jardunaldiak egingo ditu urriaren 22an, EiTBren Bilboko egoitzan. Jardunaldien gaia komunikazioaren alde mugikorra izango da, eta bi zatitan banatuta egongo dira: mugikorrak kazetaritzan; eta publizitatea ingurune digitalean.

Teknologien Faroa #7

2018-10-16 : 08:07

Faro honek, etor daitezkeen bi munduen arteko talka erakusteko balio dezake. Etengabeko aldaketan murgilduta dagoen jendartean ere bi mundu (behintzat) izan daitezkeela irudikatzeko. Bi etorkizuneko mundu horiek, zaharraren kontrako proposamenak egiten dituzte, bakoitzak oso modu ezberdinean.

Data science, Big Data, Machine Learning eta beste hainbat hitz potolo

2018-10-12 : 23:05

Azken urteetan gure hiztegi teknologikora hainbat hitz berri gehitu zaizkigu: data sciencebig datamachine learningartificial inteligence… Baina ba al dakigu zer den bakoitza? Egia da, gehienak ingelesetik eratorriak diren hitz potolo hauen artean konfusioa eta ezjakintasuna nagusitu dela.

Egin zoom kanpora Google Maps-en eta ihes egin Mercator proiekziotik

Sustatu
2018-10-11 : 10:52

Berritasun bat ikusi dugu Google Maps-en funtzionamenduan, ez dakigu berri-berria den edo duela aste batzuetakoa, baina arreta deitu digu. Mapen ikusmiran zoom egiten baduzu kanpora, 2-dimentsioko ohiko proiekzioa hautsi egiten da eta mapa tolesten hasten da kurba batekin. Zoom kanporaino egin, eta mundu bolaren mapamundi bat agertzen da, saguz mugi daitekeena. Mapamundi euskalduna, gainera, euskaraz baduzu Google konfiguratuta.

Twitter berritu dute eta (oraingoz, behintzat) euskara desagertu egin da hizkuntza-aukeretatik

Sustatu
2018-10-10 : 11:22

Twitterrek jarraitzen du urrats berriak ematen eta forma berriak bilatzen. Horien artean, ordenagailu bidezko plataforma berdiseinatu du. Itxura minimalista eta garbiagoa eman dio (2 zutaberekin, timelinea indartuz, extrak hobeto ordenatuz...). Hori bai, euskal txiolariontzat berri txarrak ditugu: oraingoz, behintzat, ez dago modurik plataforma berriaren interfazea euskaraz jartzeko. Twitter 40 hizkuntzatan erabiltzeko aukera eskaintzen digute, baina euskara desagertu egin da bertatik, 2012tik aukera hori geneukan arren. Betirako ote?

Unibertsitatea.net ataria itxura berritu dugu

2018-10-09 : 12:44

Unibertsitatea.net ataria itxuraldatu dugu. 2006ko azaroan ikusi zuen argia komunitate unibertsitarioari zerbitzu eman nahi dion atariak eta bere sorreratik edukizko aldaketak egin ditugun arren, zorretan genion itxura arinagoa, gaurkotuagoa.

Facebook-en lehen hardware produktua, Portal, bideo-telefono bat da

Sustatu
2018-10-09 : 10:38

Facebook-eko Portal izeneko gailu bat aurkeztu du, bere marka izango duen lehen hardware produktua. Funtsean, bideo-deiak egiteko gailu bat da, eta ezer gutxi gehiago, baina sinpletasun horretan egon daiteke produktuaren gakoa (edo hori esperoko dute garatzaileek).

Google + itxi egingo dute (milaka erabiltzaileren datu pribatuak babesik gabe zabaldu ondoren)

Sustatu
2018-10-09 : 09:59

Googlek bere sare sozial itxurako zerbitzua itxiko du, Google +. Atzo iluntzean iragarri zuen bere blogean. Kasualitatez edo, atzo jakin zen Google+ plataformak segurtasun-zulo bat izan zuela bere APIan martxoan eta milaka erabiltzaileren datu pribatuak edonoren bistan utzi zituela Googlek. 

Netflixek YouTube gainditu du, sareko trafikoari dagokionez

Sustatu
2018-10-08 : 17:04

Azken urteotan jaun eta jabe izan ondoren, Youtubek urrats txiki bat egin du atzera interneteko ikusentzunezkoen kontsumoan. Azken hilabeteotako datuei begiratuta, une honetan Netflix da sareko bideo-trafiko handiena daukan plataforma (%26,6), Youtuberen gainetik (%21,3).

17

"Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 4. edizioa azaroaren 20an izango da: #txiotesia4

Erabiltzailearen aurpegia
2018-10-07 : 16:10

#txiotesia4 azaroaren 20an egingo da. Egitasmoarekin ikertzaile euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea lortu nahi dugu eta baita lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea. 2015/2018 urte bitartean tesia aurkeztutakoei edo tesia orain egiten dabiltzan ikertzaileei dago zuzenduta. Lehiaketa twitter bidez egingo da azaroaren 20an eta parte hartzaileek lortu behar dutena da beraien tesia 6 txiotan azaltzea. Ikertzaileen txio kateak epaimahai batek baloratuko ditu eta sari bi banatuko dira: txiolari ulergarriena (500€) eta txiolari originalena (300€).

Euskaltzaindiaren webgunea berritu da

Sustatu
2018-10-05 : 10:19

Berritu egin da Euskaltzaindiaren webgunea, Euskaltzaindia.eus. Itxura berriu zaio guneari, eta webguneak beti eman duen informazioaz gain, garrantzizko eduki berri bi: batetik, Orotariko Euskal Hiztegiaren bertsio berria, eta bestetik, Auspoa bildumaren artxiboa.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››