Teknologia albisteak

Facebook-en irudi prozesamendua: matxura eta errebelazioak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-07-04 : 08:55

Whatsapp, Instagram eta Facebook-eko zenbait zerbitzu osorik edo partzialki gelditu egin ziren atzo. Bereziki, Whatsappeko erabiltzaileek igarri zuten bezala, irudi-prozesamenduan zeuden arazoak, berriketa idatzia oro har ondo baitzebilen. Irudiekin izandako arazo horietan, nahigabeko pista bat agerian utzi zuen Facebook-ek: nola etiketatzen dituzten irudi guztiak adimen artifizialeko teknikekin.

Twitterren erabiltzaile batek kargatutako irudi honetan ikus dezakegu pista bitxi bat:

Profil irudiari esleitutako etiketak agerian geratu ziren. Zack lagunaren irudian "pertsona bat" eta "bizarra" zeudela identifikatu du Facebook-en sistemak.

Beste irudi honek Instagram-en du jatorria, nonbait:

Irudien edukiak ere, automatikoki etikatuta: gaua, zerua, kanpoaldea / lorea / zuhaitza, zerua, kanpoaldea, natura / jendea zutik, jendea eserita...

Irudi arazoez gain, zerbitzu batzuk guztiz itxita egon ziren bi orduz, hala nola Facebook.com bera eta Messenger mezularitza zerbitzua. Instagram eta ··Whatsapp enpresa independente gisa hasi ziren, baina Facebook-ek erosi egin zituen.

Erantzun

Sartu