Teknofiloen albistegia

Ikus-entzunezko proiektu/prototipoak garatzeko deialdia 2deo-ren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-07-02 : 16:42

2deo euskarazko ikus-entzunezko laborategiak proiektuak garatzeko diru-laguntza deialdia plazaratu du. Deialdiaren xedea da ikus-entzunezkoen proiektuen esperimentazioaren garapena erraztea.

Hiru kategoriatan bultzatuko dira proiektuak:

  • Nazioartekotzea. Garapenerako atzerriko enpresen laguntza behar duten proiektuak, edo nazioartekotzeko aukera dutenak (hiru proiektu babestuko dira, bakoitzara 11.500 euro esleituz).
  • Teknologia: Produktu eta zerbitzu bat sortzera edo hobetzera bideratutako proiektuak, garapen berritzaile edo esperimentaleko jarduerekin... Hiru proiektu, bakoitzarentzat 10.000 euro.
  • Eduki berritzaileak. Formatu berritzaileak, sormena sustatzea, "serie" erako proiektuak formatua errepikatzeko aukerarekin... Bost proiektu, bakoitzarentzat 11.100 euro.

Proiektuak baloratzeko orduan kontuan hartuko dira, besteak beste:

  • 2deoren lan ildoak jarraitzea (estetika, istorioa, teknologia, zabalkundea)
  • Laborategiaren beraren mentoring aukerak baliatzea, eta espazioa bera ere erabiltzea

Goiko lerroetan aipaturiko puntu hauek laburpen oso eskematikoa dira. Kontsultatu PDF zehatza baldintzak zehatz jakiteko. Eskaerak aurkeztu daitezke uztailaren 14a arte, eta azkar esleituko dira: uztailaren 19an ebatziko da zein proiektu babestu, eta uztailaren 24tik aurrera abiatuko dira proiektuak, zeinak prototipo bat erdietsi beharko duten urtea amaitu baino lehen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako ekimena da 2deo, eta definizioko fase baten ondoren (eta zenbait proiektu jada bideratzen lagundu duelarik), aurtengo ekainetik Donostiako Tabakaleran kokatua dagoen espazio batean ari da lanean. Coworking gune bat dago bertan non jada zenbait proiektu ari diren garatzen.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu