Teknologia albisteak

Iruñea kameraz betea dago, hemen gehienak mapa batean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-07-05 : 10:07

Hiri gehienetako kaleak daude kamerez beteak gaur egun. Eta Iruñekoak ez dira salbuespena. Norbaitek pentsatu du ongi etorriko dela San Fermin jaietarako kamera hauek non dauden dokumentatzea, eta kokapena emanez eta argazkiak eginez, denak bistan jarri dituzte mapa publiko honetan.

Adi, Iruñeko Alde Zaharrari bakarrik baitagoiko mapa.

Jaiei buruz, bertako informazioa euskaraz txukun, Euskalerria Irratian. Eta ikasi Iruñea deklinatzen, mesedez.

 

Erantzun

Sartu