Teknologia albisteak

Humanitate digitalei buruzko jardunaldiak, UEUren ikastaroak abiarazteko, ekainaren 20an Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
2019-06-06 : 12:55

Digitalizazioak eta Big Data-k paradigma-aldaketa ekarri dute humanitateen arlora. Euskarazko dokumentuen digitalizazio masiboa, sare sozialen eztanda eta hizkuntza-teknologiaren arrakasta dira erroka honen hiru katalizadoreak. Nola eragiten du digitalizazioak humanitateen ikerketan? Ze aukera berri zabaltzen zaizkigu? Historian? Hezkuntzan? Hizkuntzalaritzan? Soziologian? Kazetaritzan? Zuzenbidean? Eta diziplinartekotasunean? Galdera hauei erantzuten saiatuko dira datorren ekainaren 20an Bilbon "Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana" jardunaldietan. Matrikula doan egin dezakezu.

Jardunaldia ekainaren 20an egingo da Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, egitarau honekin:

---

9:00-9:30 Harrera eta dokumentazio banaketa.

9.30-9:45 Ongi etorria eta aurkezpena.

09:45-10:15 HITZALDIA: Humanitate Digitalak (HD). Sarrera, digitalizazioaren aukerak eta erronkak.

10.15-11.00: MAHAI-INGURUA: Digitalizazioa eta Hezkuntza.

Moderattzailea: Mikel Iruskieta (UPV/EHU)

11:00-11:30 - Atsedenaldia

11.30-12.15: MAHAI-INGURUA: Hizkuntza eta e-Humanitateak.

Moderatzailea: Iñaki Alegria (UPV/EHU, UEU)

12.15-13.00 MAHAI-INGURUA: Zientzia sozialak eta komunikazioa.

Moderatzailea: Xabier Landabidea (DU)

13.00-13.30 HITZALDIA: CLARIN Europako sarea: eHumanitateak eta zientzia sozialak lankidetzarako behar duten hizkuntza azpiegiturak sortzen.

13.30: Ondorioak.

---

Matrikula DOAN egin dezakezu!

 

Erantzun

Sartu