Teknologia albisteak
1

Youtubetik musika eskuratzeko zerbitzuen mundutxo hori

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-06-25 : 09:58

Youtubeko bideoetatik musika erauzteko zerbitzu ezagun bat, Convert2MP3, itxi berri dute. Dozenaka milioi lagunek erabiltzen dituzten tresnak dira, eta perretxikoak bezala sortu baina itxi ere egiten dira. Adibidez, euskaratuta ere bazegoen YouTube-MP3 zerbitzua 2016an itxi zen (2013an iragarri genuen Sustatun euskaraz zegoela).

Normalean demanda legalen mehatxuekin ixten dituzte webgune hauek. Zerbitzuaren jabetza igarritakoan, mehatxua nahikoa izaten da, baina Convert2MP3-ren kasuan, prozedura judizialak nahiko urruti iritsi dira eta adostasuneko ordainketa bat ere egon da tartean, zerbitzua itxi eta domeinua eskualdatzeko akordioa izateaz gain. Hemen albiste bat ingelesez.

Hala ere, bilaketa batzuen bidez, zerbitzu hau eskaintzen duten aukerak topatu daitezke oraindik. Android aplikazioen mundun, Snaptube delako bat erabili ohi da, eta web bidez, berriz, freesound.io delakoa erabili daiteke.

Aprobat bat hor goian pantaila-irudian. Michael Jackson (goian bego Pop-aren Erregea, gaur betetzen baitira 10 urte hil zela) Bad kantuaren bideoaren URL-a kopiatu eta itsatsi dugu, eta aukera daukagu bideoa bera (mp4-a) edo soinua bakarrik (mp3-a) eskuratzeko.

Hala ere, kontu hartu behar izaten da, pop-up, link faltsu eta abarren bidez webgune hauek propaganda erasokor samarra erabiltzen dutelako: troianoak sartzeko bidea, txarrenean, edo nahigabeko klikak joko, jolas, porno-web eta antzekoetan, onenean. Kontuz ibili beraz, zer klikatzen duzun. Goiko adibideko irudian ere, URL bat eta bideo bat proposatu arren, deskarga aukerak mordoxka bat dira: bakarrik lehen lerrokoa da interesatzen zaiguna, nahita bilatu duguna. Beraz, adi, zer jaitsi nahi duzun ondo apuntatu, Freesound erabiliz horixe izan dadin gero jaisten duzuna.

Erantzunak

2019-06-26 : 10:43

Beste aukera bat yout.com erabiltzea da.
Youtubeko edozein url-ri domeinuko "ube" hizkiak kendu ezkero, bideo edo audioa deskargatzeko moduan jartzen du zerbitzu honek.
Hori bai kalitate ona nahi ezkero ordainpekoa da,

Erantzun

Sartu