Teknologia albisteak

Non grabatu ote zen zure pelikula gogoko hori? Erreminta honek esango dizu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-04-05 : 11:05

Aukeratu zure filme kuttunenak eta jakizu non grabatu ziren. Bidaiatu munduan barrena pelikula handienak non grabatu ziren ezagutuz. Horixe da Musement-ek garatu duen erreminta sinple honen helburua. Oscarra irabazi duten filmeak, pelikularik ezagunenak, saga mitikoak,... Bidaiatzeko beste modu bat ere eskaini diezazuke aplikazio txiki honek.

Star Wars edo Jurassic Park non grabatu ziren; edo James Bonden abentura zirraragarrienak; edo The Godfather mitikoa; edo... Azken 50 urteotako 2.000 pelikula ezagun eta entzutetsuenak bildu dituzte datu-base honetan. 

Musement-ek garatu duen erreminta da, Google Maps-en erabiliz eta 2.000 pelikularen grabazio-tokien datu-base batean oinarrituta. 

Bilaketak gaika egin daitezke, edo oscar sarien arabera ere bai. Saga mitiko batzuk bilatzeko aukera ere badago (James Bond edo Star Wars, adibidez). Bestela, mapan barrena nabigatuz ere joan zaitezke zure inguruko (edo bisitatzen ari zaren hiri horretako) filmazio-lekuetara.

Euskal Herrian kokapen bakarra daukagu, Bardeak. James Bonden "The world is not enough" grabatu zen 1999an.

Zinefiloentzako, edo bidaiatzeko beste modu baten bila dabiltzan horiendako.

Erantzun

Sartu