Teknologia albisteak

KSI Berritzaile: kultura eta sormen industriei laguntzeko programa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-04-05 : 12:27

KSI Berritzaile laguntza programaren deialdia irekita dago apirilaren 27a arte. Kultura eta Sormen Industrien eremura (KSI siglak hori dira) zuzendutako laguntzak dira, hiru ardatzetan banatuta. Ardatz nagusiaren zioa zera da, zentro teknologikoek enpresen eta edozein elkarteren ideia berritzaileen kontzeptualizazioan laguntzea. 

Hiru ardatz definitu dira laguntzetarako:

  1. Berrikuntza eta transferentzia teknologikoa. (Vicomtech eta Tecnalia ikertegian laguntzarekin)
  2. Antolamendu eredu eta enpresa egituraren berrikuntza. (Euskaliten laguntzarekin)
  3. Finantza-gaitasunean aholkularitza. (Elkargiren laguntzarekin)

Lehen ardatzari dagokionez, "enpresa-ideien kontzeptualizazioan laguntzeko zerbitzua" da bultzatzen dena. Zerbitzu honen gakoa zera da, zentro teknologikoek enpresen eta edozein elkarteren ideia berritzaileen kontzeptualizazioan laguntzea da. Ideia berritzaileak identifikatu eta landuko dira, beharrezko aktoreak (enpresak, erakundeak, elkarteak, ikerkuntza zentroak) aukeratuz eta elkartuz. Era berean, finantziazioko aukerak definituko dira.

Jaurlaritzaren deialdiaren azalpenetan, honako sektoreak sartzen diren KSI esparruan, Kultura eta Sormen Industrien eremuan:

    Arte eszenikoak (antzerkia eta dantza)
    Musika
    Kultura Ondarea (museoak, artxibategiak, kulturaguneak, galeriak)
    Hizkuntzaren industriak
    Ikusizko arteak (pintura, eskultura, argazkigintza)
    Eskulangintza
    Argitalpenak eta medio inprimatuak
    Ikus-entzunezkoak (zinema, telebista,irratia, Internet)
    Bideojokoak
    Eduki digitalak (aplikazioak, eduki-softwarea)
    Diseinua (produktuena, grafikoa, barruena, urbanoa)
    Arkitektura
    Moda (moda-osagarriak barne)
    Goi-gastronomia (sorkuntza eta diseinua)
    Publizitatea eta marketina

Bigarren urtea da deialdi hau kaleratzen dena. Iazkoarekin, Sustaturen Euvox proiektua garatu genuen Vicomtech ikertegiarekin. JarriON aplikazioan integratuta dagoen albiste-bideo mintzatuen kanal hori izan zen iazko KSI Berritzaile programaren emaitzetako bat.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago