Teknologia albisteak

Argazkilaritza forentsiko automatizatua, ustezko manipulazioak detektatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-04-06 : 09:47

FotoForensics webguneak argazkietako pixelen analisi matematiko bat egiten du, argazkietan "itsatsitako" parteak eta manipulazioak igartzen laguntzen duena. Fidagarritasuna ez da %100ekoa, baina kasu batzuetan laguntzen du.

Kasu batzuetan, bai, ematen du manipulazioa asmatzen laguntzen duela, baina ez gaude seguru kasu guztietan balioko ote duen.

Adibidez, irudi nagusirako erabili dugun Kataluniako urriaren 1eko erreferendumaren errepresioko argazkian, badirudi bandera ondo identifikatuta dagoela gehikuntza gisa.

Beste adibide bat, Kim Jong-Un Ipar Koreako agintaria, antzinako teknologia bati eusten eskuarekin (diskete esaten zitzaien horiei):

Beste alde batetikm Vladimir Putinen fotomontaia bilduma honetan, ez dugu hain emaitza argirik lortzen, agian manipulazio, kopia eta eraldaketa gehiago izan delako tartean.





Tira, egin zuen aprobak FotoForensics.com webgunean


Erantzun

Sartu