Teknologia albisteak

Baserria eta baratzea zainduko dizkizun otso beldurgarria [Bideoa]

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-04-04 : 08:02

Erdi atari-zakur, erdi otso izugarri... sasi-txorimaloa ere bada robot japoniar hau. 'Super Monster Wolf' izendatu dute asmatzaileek, lursail eta baratzeak zaintzeko asmoz garatu duten robota. Hortaz, zure baratzea eta larreak zaindu nahi badituzu, ipini robot beldurgarri hau zure baserriko atean. Ez zaizu hurreratuko basurde, azeria edota erbinuderik. Lo lasai egingo ote duzun ere, ez dago garbi ;)

Erantzun

Sartu