Sustatu logoa Teknologia albisteak
igartubeiti

Igartubeiti baserri museoa

Artikuluak

Natur_Lab famili tailerra, Igartubeiti museoan

igartubeiti
igartubeiti
2021-05-13 16:09

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduera datorren astean, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti museoan. Teknologia digitalaren bidez natura ondarea berrinterpretatuko dute 8-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek, larunbatean, maiatzak 22an, 10:30etatik 13:30etara. 

Gandeia taldearen kontzertua Igartubeiti baserriko dolarean

igartubeiti
igartubeiti
2020-09-11 10:57

Gandeia taldeak kontzertua eskainiko du Igartubeiti baserriko dolarean urriak 3an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. COVID19k eragindako edukiera murrizketak direla eta derrigorrezkoa da aurretik izena ematea telefonoz 943 72 51 07 edo idatziz igartubeiti@gipuzkoa.eus. Ezinbestekoa izango da eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea eta maskara erabiltzea. Derrigorrezkoa da kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago, 17:30etan bertan izatea.

“Emakume ekintzaileak sagardogintzan”, sagardo munduko emakumeak ezagutzera ematen duen erakusketa Igartubeitin

igartubeiti
igartubeiti
2020-06-11 15:32

XVI eta XVIII. mendeen artean bizi izandako eta sagardoari lotutako lau emakumeen bizitza kontatzen duen erakusketa hau uztailak 31era izango da ikusgai.

Dastatu Igartubeiti Museoa!

igartubeiti
igartubeiti
2020-05-24 10:30

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko on line ekimena. Partekatu zuen sukaldaritza proposamenak eta sariak lortzeko aukera izango duzue. Animatu!!!

Baserritarren ekimenak koronabirusaren aurrean

igartubeiti
igartubeiti
2020-04-27 13:23

Igartubeiti Baserri Museoak astero partekatuko ditu bere webgunean baserritarrei eta sektoreko bitartekariei egindako elkarrizketak, podcastak eta COVID19ren aurreko testigantzak.

Igartubeiti Baserri Museoak, Barrikote festa ospatzen du, bere dolarean egindako sagardoa dastatzeko aukera bakarra

igartubeiti
igartubeiti
2020-03-09 11:17

Festa datorren larunbatean, martxoak 14an ospatuko da 17:00etatik aurrera doako sarrerarekin. Publiko mota guztientzako jarduerak izango dira: bisita antzestua, kirikoketa emanaldia, sagardo eta Bertatik Bertara produktuen dastaketa...

Iparragirreren ibilbidea, hiru herri bizitza bat

igartubeiti
igartubeiti
2020-02-10 14:49

Hiru guneetako ibilbidea proposatzen dizugu: Iparragirre ibilbidea. Urretxu, bere jaioterria. Ezkio, bertako Igartubeiti Baserri Museoan, garai hartako nekazal giroa ezagutzeko. Eta amaitzeko, Ormaiztegi, Zumalakarregi Museoaren eskutik, XIX. mendeko testuinguru historikora hurbiltzeko. Ibilbide honek Jose Mari Iparragirre Balerdi (1820-1881), nagusiki poeta eta musikari gisa nabarmendu zen urretxuar pertsonai ospetsua, deskubritzera gonbidatzen zaitu.

Igartubeiti Baserri Museoak Sagardo Asterik jasangarriena eta irisgarriena ospatuko du 10 egunez

igartubeiti
igartubeiti
2019-10-09 13:21

Baserrian sagar prentsaketa zuzenean ikusteko urteko aukera bakarra izango da. Hitzorduak antzezpenak, kirikoketa erakustaldiak, inguruko jatetxeetan dastaketak eta erakusketak barne hartzen ditu. Aurtengo berritasunen artean, museoak eragozpen fisikoak kendu ditu eta bertako baserritarrekin bat egin du zanpatutako sagarra Igartubeitikoa eta bere ingurukoa izateko.

Nathalia Heim-en Lurraldeak [Territorias] erakusketa Igartubeiti Baserri Museoan

igartubeiti
igartubeiti
2019-09-13 10:19

Erakusketa hau 2019ko uztailean hasitako prozesu baten emaitza da, Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoak antolatutako Patrim+ mugaz gaindiko egonaldi artistikoaren testuinguruan.

"Azenario bete misterio", kontakizun labur saritua

igartubeiti
igartubeiti
2019-07-15 12:21

Ainara Elizondoren "Azenario bete misterio" kontakizunak jaso du AREAGO Istorioak belarrietara V. euskarazko kontakizun laburretako lehiaketako 1.saria. Bigarren saria, "Makusi" kontakizunagatik Maialen Akizuk jaso du. Josune Garcia de Bikuñaren “Marrubien zaporea” kontakizunak jaso du hirugarren saria.

Jarraitu gaitzazu