Teknologia albisteak

Amazon Primek 100 milioi harpidedunen langa gainditu du

Sustatu
2018-04-19 : 11:43

Amazoneko buru Jeff Bezosek publiko egin ditu bart, aurrenekoz, Amazon Prime zerbitzuaren zenbait datu. Besteak beste, harpidedun kopurua 100 milioiko mugara iritsi dela 2017an, eta hazten jarraitzen duela. 

Publizitatea

Wikilarien udaberriko topaketa, euskarazko Wikipedian editatzen ikasteko

2018-04-18 : 08:48

Euskal Wikilariok Udaberriko Topaketa & Tailerrean elkartuko gara datorren ostiralean, hilak 20, Donostian. Urteko batzarrean Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE) erabaki zuen bi edo hiru hilean behin edizio edo ikasketa topaketak antolatzea, euskarazko wikipedia hornitzen laguntzeko, hasiberri zein beteranoagoentzat, eta hauxe dugu lehen aukera.

Nola erabiltzen dute "tweet" hitza beste hizkuntza batzuetako txiolariek?

Sustatu
2018-04-17 : 13:52

Munduko sare sozialik ezagunena da Twitter, eta bere inguruan hiztegi txikitxo bat joan gara osatzen, besteak beste, "tweet" hitza (izena zein aditza); tuit bat (txio bat) idaztea, alegia. Hizkuntza gehienetan ingelesezko hiztegia mailegatu dute zuzenean, baina badira hitz hori itzuli edo berera ekarri duten hizkuntzak ere. Esate baterako, euskara, katalana eta frantsesa. FocFollet-en txio honek eman digu artikulu honetarako bidea.

Informatikari Euskaldunen Bilkura 2018, izen-ematea zabalik

UEU
2018-04-17 : 09:10

Informatikari Euskaldunen XI. Bilkura izango da datorren maiatzaren 17an, osteguna, Donostian. Aurtengo gaia Burujabetza teknologikoa izango da eta dagoeneko ireki dute izena emateko epea. Doakoa da baina izena eman behar da

Txatbot-ak, industria adimentsuen aliatuak

2018-04-14 : 11:00

Berehalakoak, azkarrak, adimentsuak..., txatbot-ak geratzeko heldu dira eta egunero erabiltzaile gehiagok, online bidez, interakzionatzen dute hauekin eskariak egiteko, marka bati buruzko zalantzak argitzeko edo etxeko eginbeharrak programatzeko.

JOKOTEKNIA, euskal bideojokoen jardunaldia

2018-04-12 : 14:25

JOKOTEKNIA, Bilbon lehen aldiz euskara hutsean egingo den bideojokoei buruzko jardunaldia da. Jardunaldi honen helburua, bertako industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egiteaz gain, hemengo bideojoko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi, hausnartu eta elkar ezagutzea izango da.

Gaztezulo bideo-lehiaketa 2018: parte-hartzea irekita!

2018-04-12 : 10:19

Gaztezulok 2018. urteko bideo-lehiaketarako epea ireki du. Istorioak irudi bidez kontatzea gustuko baduzu, nagiak askatu eta hasi errodatzen!

Googlek bakarrik webguneen bertsio mobila erabiliko du webguneak indexatzeko orduan

Sustatu
2018-04-12 : 08:53

2016ko urria historikoa izan zen Interneten ibilbide laburrean: hilabete hartan, lehenengoz, mundu mailan, web orrialde gehiago ikusi ziren mugikorretatik ordenagailuetatik baino. 2018ko apiril honetan ere albiste garrantzitsua daukagu: Googlek erabaki du webguneen bertsio mugikorra bakarrik erabiliko duela hemendik aurrera webguneak indexatzeko eta posizionatzeko. Future is mobile esaten genuen duela urte batzuk. Tira, etorkizunean gaude jada.

Txikipedia: Umeentzako euskarazko entziklopedia txiki eta askea

Sustatu
2018-04-11 : 11:58

Euskal Wikilarien Elkarteak bere azken proiektua aurkeztu du, Txikipedia. Euskarazko Wikipediaren barruko egitasmoa, 8-13 urte bitarteko umeentzako euskarazko entziklopedia txiki eta askea da Txikipedia. Hemendik aurrera, ikasle eta irakasleen parte-hartzea izatea espero da, bai egitasmoa hedatzeko zein edukia gehitzen joateko.

Wikipediako 6 graduko tartearen teoria

Sustatu
2018-04-10 : 11:16

Sarri entzungo zenuten "6 graduko tartearen teoriarena". Hau da, gure planetako edozein 2 pertsona lotu daitezkeela, asko jota, elkarren artean ezagun diren beste 5 pertsonaren arteko erlazioaren bidez. Six Degrees of Wikipedia webguneak hori berori egiten du, baina Wikipediako elementuekin. Eta berriro ere frogatu da 6 graduko lotura hori egia dela. Wikipediako edozein 2 pertsona lotuta daudela, asko jota, Wikipediako 5-6 artikuluko estekak erabiliz. Mundua txikia da gero!

7

FreeCAD 0.17 argitaratu dute, eta euskaraz ere badator

Erabiltzailearen aurpegia
2018-04-09 : 09:44

Diseinu-programa bat da FreeCAD, librea eta doakoa. Duela 2 urte argitaratu zen azken bertsioa, eta orain 0.17 bertsioa argitaratu dute, aldaketa eta hobekuntza mordoarekin. Besteak beste, 6.800 errebisio egin dira. FreeCAD 0.17 euskaraz ere badator hasiera-hasieratik. Open CASCADEn dago oinarrituta eta C++ eta Python lenguaietan programatuta dago.

Goiena telebista, orain, esku-eskura eta nahieran

Goiena
2018-04-06 : 15:51

Goiena nahieran aplikazioa martxan da, eta Goiena Komunikazio Taldeak ekoiztutako ikus-entzunezkoak egongo dira bertan eskuragarri. Eskuko telefonoetarako eta tableten pantailetarako pentsatuta dago Goiena nahieran. Aplikazioa jaitsi egin behar da eta doakoa da.

Egia da: gezurra erakargarriagoa da egia baino

Sustatu
2018-04-06 : 10:11

Gezurrak bizitza laburra ei du, baina tira, guztiok dakigu zein erraz zabaltzen diren gure herriko txutxumutxuak lagun eta ezagunen artean. Bada, sarean ere antzeko zerbait gertatzen dela erakutsi du orain gutxi Science aldizkarian argitaratu duten ikerketa batean. Twitterreko datuak erabiliz, ondorioztatu dute gezurretako albisteak, fake newsak, benetakoak baino bizkorrago hedatzen direla. Arinago eta urrunago. Albiste bat gezurrezkoa bada, benetako bat baino %70 aldiz errazago zabalduko da Twitterren.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››