Teknologia albisteak

Rubiken kuboa 0,38 segundutan egiten duen robota

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-03-31 : 12:27

Rubiken kuboa egitea kosta egiten zaigu gehienoi; ez, ordea, robot honi. Koloreen egoera aztertu ondoren, segundu bat baino gutxiagoan ebazten du arazoa. Ikusi ere ezin da egin (abiadura mantsoan ere agertzen da bideoan). Munduko errekorra SeungBeom Cho korearrak dauka 4,59 segundutan. Beharbada, harrigarriagoa da korear horren marka, robot honena baino!

Erantzun

Sartu