Teknologia albisteak

UEUk Artizarra aurkeztu du, aditu euskaldunen sare soziala

Erabiltzailearen aurpegia
2018-04-26 : 11:13

Udako Euskal Unibertsitateak Artizarra.eus plataforma berria sareratu du. Euskal ikerlari eta profesionalen arteko harremanak erraztea du helburu erreminta berriak. "Euskaldunen sare sozial tekniko-zientifiko-profesionala" izan nahi du Artizarrak. 

Artizarra proiektuak UEUk kudeatzen duen Inguma komunitate zientifiko euskaldunaren datu-basean du oinarria. Ingumak azken 40 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen du, hau da, euskaraz zer egin den eta nork egin duen biltzen du.

Abiapuntu horretan oinarrituta, UEUk pauso bat gehiago eman nahi du eta Artizarra sare soziala martxan jarri du. Egitasmo honen helburu nagusia ikertzaile zein profesional euskaldunen arteko harremanak ahalbidetzea da; aditu euskaldunak harremanetan jartzea eta gai espezifikoen inguruko eztabaidak sustatzea. Horretaz gain, komunitate zientifiko-profesional hau bistaratzea ere nahi da.

Orain Artizarrak jarraipena eman nahi dio Ingumari eta aditu euskaldun eta profesionalen arteko harremanak ahalbidetzeko sarea sortu du Google Scholar edo Linkedin bezalako egitasmoen ildotik.

Eman izena eta sartu Artizarraren orbitan!

Erantzun

Sartu