Teknologia albisteak

Gaurtik aurrera eskuragarri Ubunturen bertsio berria, Ubuntu 18.04 #linux #ikt

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-04-26 : 10:10

Gaur da Ubunturen eguneraketa eguna. Ubuntu 18.04 bertsioa eguneratzen da eta gaurtik aurrera Linux bertsio honen erabiltzaileok gure sistema eguneratzeko aukera izango dugu. Azken bi urteetan Ubuntu 16.04 sistema erabili dugu, 16 horrek 2016 esan nahi du eta 04-ak apirila, beraz 2016ko apirileko bertsioa erabili dugu orain arte. Ubuntuk bi urtetik behin publikatzen du bere LTS edo Long Term Support (Epe Luzerako Sostengua) bertsioa. Horrela deitzen zaio segurtasun eta akatsak hiru urtez konpontzeko konpromezua eskaintzen baitute. Horretaz gain, 6 hilabetetik behin sostengu motzagoa duten bertsioak publikatzen ditu Ubuntuk, nobedade nobedadetsuenekin, berritasunen frikientzat.

Zer da Ubuntu?

Ubuntu ordenagailuetarako sistema eragile bat da. Linux-en "zapore" bat, estilo eta enpaketatze bat. Windows edo Applen macOS-en alternatiba librea da. Doakoa, erabili eta ezartzeko erraza, segurtasun eta egonkortasun aldetik hainbat abantaila eskaintzen dituena.Zer berri dakar Ubuntu 18.04-ak?

  • Kernel berritua (4.15)
  • Segurtasun hobekuntzak
  • Sarearen konfigurazioko hobekuntzak
  • Gnome mahaigaina
  • LibreOffice 6.0
  • eta abar.

Gehiago hemen:  Ubuntu 18.04 ReleaseNotes https://wiki.ubuntu.com/BionicBeaver/ReleaseNotes

Nolakoa izango da eguneraketa?

Azken urteetan oso errazak dira eguneraketak. "Onartu, onartu, bai, bai" eta horrelako pausoak besterik ez dira izaten, eta normalean 30 minututan ordenagailua berri-berri gelditzen zaigu, datu bakar bat ere galdu gabe eta hurrengo bi urtetarako prest! (Hau da Windowseko erabiltzaile batek "formateatu ordenagailua mesedez" esaten duenaren parekoa).

Oharra: datuak ez dira galtzen normalean, baina beti ere komeni da segurtasun kopiak edukitzea, nahiz eta sistemarik ez eguneratu.

Ubunturi buruz gehiago hemen: Ubuntu.com.

Erantzun

Sartu